Udaleko web orria smartphone eta tableterako egokitu dugu
2014/01/29Geroz eta irakurle gehiagok erabiltzen du mugikorra edo tableta Udaleko web orrira sartzeko. Horixe izan da udaleko webgunea teknologia berri horietara moldatzeko arrazoia. Urtarrilaren 27tik dago eskura aukera berria.
Egindako moldaketa hau guztia software librearekin garatu dugu eta kostua, guztira, 5.454 eurokoa izan da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza batekin ordaindu dugu %50a.