Udaleko Prebentzio Zerbitzuak gurasoentzako bi hitzaldi antolatu ditu

2015/11/15
Card image cap
Helburua da haur eta nerabeek Teknologia Berrien erabileraren aurrean aurkitu ditzaketen aukera eta arriskuen jatorria eta ondorioak aztertzea eta hauei babesteko sustatu daitezkeen prebentzio neurriak azaltzea.

Hilaren 23an "Teknologia Berrien erabilera osasuntsua eta arrisku gabekoa" hitzaldia izango da, euskaraz, eta 25ean "Ziberbullyinga, teknologia berrien bidez, adin berekoen arteko erasoa" hitzaldia, hau gazteleraz. Biak 18:00etan, Kulturateko Loramendi gelan eta Oihana Orcajo , IKT eskola Pantallas Amigaseko hezitzailea, izango da hizlaria.

Izena emateko epea 18ra arte da,  asteazkena, hurrengo web orrietan, BAZen edo Gizarte Zerbitzuetako bulegoetan. Bertan ere ikastaroen egitaraua eta informazio gehigarria duzu.

http://www.arrasate.eus/teknologia-berriak 

http://www.arrasate.eus/ziberbullyinga