Udalari ordainketak egiteko zenbait modu

2012/07/06
Card image cap
BAZeko diru makina bi urtez martxan izan ostean zerbitzuz kanpo utzi da zenbait intzidentzia sortu direlako. Udalari ordainketak egiteko beste hainbat modu eroso ere badira; horien inguruko informazioa azaltzen da albiste honetan.

Duela urtebete inguru arte aukera izaten zen ordainketak zuzenean BAZeko diru makinan egiteko, efektiboan. Ordea, zenbait intzidentzia egon ziren makinarekin hala nola: zehaztasun falta, ordainketak bikoiztea, segurtasun eza, herritarren hitza eta makinarena bat ez etortzea e.a.

Arrazoi horiengatik erabaki zen diru makina erabiltzeari uztea. Hala ere, badira beste zenbait modu erraz ordainketak egiteko, hauexek dira:

 

1.- BAZen BERTAN: Leihatilan, txartel bidez egiten da eta ordainagiria eraman behar da. 

2.- BANKETXEETAN: Kutxazainetan zein lehiatiletan. Diruz ordaindu daiteke.

      Banketxeen ordutegiak ikusi hemen.

 3.- INTERNETEZ:

      Ikusi hemen:

 

Erabili daitezkeen txartelak honakoak dira:

·         La Caixa

·         Santander

·         BBVA

·         Sabadell (Banco Guipuzcoano)

·         Caja Laboral

·         Kutxa