Udalaren adierazpena, urtarrilaren 5eko erasoaren aurrean
2007/01/081) Urtarrilaren 5eko gauerdian Caixa, Kutxa eta BBVA banketxetako sukurtsalek jasandako erasoaren gaitzespena adieraztea. Ekintzak, eskerraz, ez du pertsonengan zuzeneko ondorio latzik izan, nahiz eta -suak hartutako indarra dela eta- etxe hartan bizi diren familien segurtasunari eragin dion.
2) Kaltetutako eraikuntzan bizi diren herritar guztiei elkartasunik sendoena adieraztea. Arrasateko Udala kaltetuen esanetara gelditzen da eta bere esku dauden baliabide guztiak jarriko ditu normaltasunera itzuli ahal ditezen.
3) Mota honetako ekintzek herritarren borondatearen mespretxua besterik ez dutela adierazten eta herritarrek demokrazian eta giza-eskubidetan oinarritutako gizarte bat eraikitzeko duten konpromisoa berrestea.
4) Ez dago proiektu politikorik honelako ekintzak -herritarren integritate fisikoa arriskuan jartzen dutenak- justifikatu dezaketenik.
5) Kalteturik gertatu diren auzoko guztiak udaltzaingoarekin harremanetan jarri daitezke, hemen jarraitu beharreko protokoloa adieraz diezaieten.
Arrasaten, 2007ko urtarrilaren 6an