Udalako Ingurumen Eskolan egon dira Mondra futbol taldearen udako campuseko parte hartzaileak

2020/07/23
Card image cap
Kirola eta natura uztartzeko elkarlan honi esker haurrek aukera izan dute Arrasateko naturaz gozatzeko.

Uztail hasieran, adin tarte bat baino gehiagoko hiru taldek goiz pasa egin dute gurekin batera. Erguin aldean elkartu gara taldeekin eta oinez ekin diogu Udalarako bideari. Ibilbide hori baliatu dugu Arrasatek dituen hainbat baliabide natural umeei erakusteko; tartean, altxorra den abarizti txikia. Horretaz gain, aukera izan dugu Udalatx inguruan hain ugariak diren kobazuloak ikusteko eta bestelako modelatu karstikoak ikusteko. Baina, dena ez da ibiltzea izan, umeek aukera izan dute jolasteko ere bai; horretarako, basoan aurkitu daitezkeen elementuak erabili ditugu.

Udalara heldu eta atseden txikia egin ostean, frogatu dugu umeek zer-nolako gaitasuna duten orientatzeko. Izan ere, orientazio jolas bat egin dugu, inguruneko hainbat txoko ezagutzeko.