Udalak Haurren kontseiluari eskatu dio ur parkearen diseinuan parte hartzeko
2018/11/21Arrasateko Udalak martxan jarri du Santa Barbaran erabilerarik gabe dagoen ahateen putzuan ur parke bat egiteko egitasmoa eta honen diseinua erabakitzeko Haurren Kontseiluari bere parte-hartzea eskatu dio. Udalak iaz jarri zuen martxan aipatu Kontseilua, haurrei hitza emateko eta proposamenak egiteko ahalmena emateko helburuarekin, horiek kontuan hartuta, guztion hazkuntzarako aproposa izango den Arrasate eraikitzeko.
Udalak Santa Barbara Ur Parkearen proiektua adzteko lanak “BIDEIN, S.L.” enpresari adjudikatu dizkio 13.915, 00 eurotan ( BEZ barne).
Udala bildu berri da Haurren Kontseiluarekin eta aholkua eskatu die bi egitasmotan:
- Santa Barbarako Ur parkearen diseinurako
- Musakolako kiroldegi berriak izango dituen kanpoko igerileku ludikoentzat ideiak emateko
Gogoratu behar dugu Haurren kontseilua Arrasateko ikastetxe guztietako 4 LH eta 5 LH mailako neska mutikoek osatzen dutela eta Alkatetzako aholkularitza organoa dela. Horrela, Udalak Haurren Kontseiluaren iritzia jakin gura du bi proiektu horiek gauzatzeko.