Udalak martxan jarri du Erguineko igogailuen proiektua idazketaren esleipen prozesua
2018/03/08"Lokalizazioen azterketa" bat idatziko da, zeinek garatuko dituen hainbat alternatiba, igogailu sistema ezartzeko. Landu beharko dira lokalizazioak, osaerak, obra osagarriak eta soluzio teknologikoak.
Alternatibak eduki behar dute nahiko xehetasun maila, udalak aukeratzeko zer aukera garatu behar duen. Zehazki, proiektugileak aztertu beharko du zer ondorio izango duen alternatiba bakoitzak ekonomian, gizartean, ingurumenean eta paisaian.
Kontratuaren xede diren lanen exekuzio epea izango da SEI HILEKOA, eta epe partzialen xehetasun hau izango du:
a.- HILABETE BI aternatibak aztertzeko.
b.- HILABETE BI antolamenduko aurreproiektua aurkezteko.
c.- HILABETE BI exekuzio proiektua eta gainerako agiri osagarriak idazteko, antolamenduko aurreproiektua onartuta dagoela jakinarazten denetik.
Hemen klausula teknikoen agiria eskuragarri