Udalak loreekin apaindu ditu Udaletxeko balkoiak

2015/10/19
Card image cap
Helburua plaza atseginagoa egitea da eta jakinarazi du guztira 2500 euroko kostua izan duela

Arrasateko udal gobernuak jakinarazi duenez, gaur jarri dituzte udaletxeko balkoian loreak. Ekimen txikien bitartez udalerriko irudia hobe daitekeela defendatu du gobernuak eta herriko plazak berdegunerik ez duenez, udaletxeko balkoiak loreekin apaindu nahi izan ditu udalak plaza alaitu eta atseginagoa bilakatzeko.

Ekimen txikiak izan arren dira, herriko irudia hobe daitekeela uste da, arrasatearrei herri atseginago eta apainagoa eskaintzeko.

Azkenik,  udalak ezagutzera eman du loreak jartzeak eragin duen kostua. Guztira,  lore eta lore-ontziak ordaintzeko udalak 2.500 euro gastatu dituela jakinarazi du.