Udalak langabe bat kontratatuko du

2019/11/19
Card image cap
Garabi zerbitzuko laguntzaile moduan

Kontratuaren ezaugarriak

  • Garabi zerbitzuko laguntzailea

Egitekoak:

  • Agente batek agintzen dienean ibilgailu bat erretiratzea.
  • Agente batek agintzen dienean ibilgailu bat ibilgetzea.
  • Piboteak zabaldu eta ixteko lanak.
  • Udal lokalak zabaldu eta ixteko lanak (Txikitxoko, adibidez).
  • Azoka zabaldu eta ixteko lanak.
  • Udaltzaingoko ibilgailuen mantenu lanak egitea.
  • Beharrezkoak diren seinaleak jartzea.
  • Gorako mailakoek agindutakoa betetzea.

Kontratua aldi baterako izango da (6 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  • Debagoienean erroldatuta egotea, deialdia egiten den dataren aurretik.
  • B+E gida baimena.

 

Hautagaien aurretiko aukeraketa

Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).

Lanbiden izen emateko epea

Azaroaren 18tik 25era, biak barne.

 

Hautagaiaren azkeneko aukeraketa

Hautagaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta hautagaiek egiaztatutako merituak baloratuz.

Informazioa eta kontsultak

Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako hautagaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.

Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:

  • BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)

Arano eta Garcia maisu-maistrak kalea 8

Tel.: 943 252000

baz@arrasate.eus