Udalak konpostaje ikastaroa antolatu du

2016/01/20
Card image cap
Ikastaroa Kulturateko Loramendi gelan izango da, urtarrilaren 26an, 18:00etan euskaraz eta 19:00retan gazteleraz

Etxeetan sortzen den materia organikoa konpostatzea sustatzen dabil Arrasateko udala azken urte hauetan. Ekintza honekin hondakinen sorreran prebentzioa eta murrizketa lortuko da.

Arrasaten, gaur egun, 650 inguru familiak egiten dute konposta. Auzokonpostaje modalitatean 203 familiak parte hartzen dute, eta autokonpostajea beste 450 etxeetan egiten da (baserri, ortu, lorategi …).

Sei auzokonpostaje gune daude udalerrian: Nafarroa etorbidean, Laubide plazan, Uribe auzoan, Musakolan, Monterronen eta Gorostizan. Modalitate honetan parte hartu ahal izateko ezinbesteko baldintza da inguruko auzoetan bizitzea. Eta autokonpostajea egiteko berriz, ortua edo lorategia eduki behar da, konpostagailuak lurrarren gainean jarri behar baitira.

Auzokonpostajean parte hartzeko edo konpostagailua lortzeko, derrigorrezkoa da ikastaroa egitea, non irakatziko den konposta nola egin eta bere prozesua.

Ikastaroan parte hartzeko orri honetan izena eman dezakezu; informazio gehiago jasotzeko jarri kontaktuan ingurumen sailarekin:

Telefonoa: 943 25 20 09

eposta: