Udalak herritarrei eskatu die berarekin dauzkaten harremanetan euskara erabiltzeko

2011/05/10
Card image cap
“Zatoz Udalera euskaraz” kanpainaren bidez, hauteskundeetan hautagai euskaldunak aurkezteko eskatu die Udalak Arrasateko Alderdi politikoei

Azken 25 urteotan euskararen normalizazioan aurrerapauso handiak eman ditu Arrasatek. Ahalegin handia egiten dute, esate baterako, eskolek eta euskaltegiek belaunaldi euskaldunak gizarteratzen. Eta ahalegin handia egin da beste zenbait alorretan ere, esate baterako, merkataritzan, zerbitzuetan, herri komunikabideetan, enpresetan… eta udal administrazioan ere bai.

Udaletan langileak euskalduntzeko baliabide asko ipini ziren duela urte batzuk eta legea betez euskara Udalean lan-hizkuntza izateko bideak zabaldu dira azken urteotan. Baina langileek ez ezik, zinegotziek ere, funtzioa publikoa betetzen duten heinean, herritar guztiei erantzun behar diete eta legearen arabera gure herriko hizkuntza ofizialak bi direnez, elebidun izan beharko lukete, herritarrak eurek aukeratzen duten hizkuntza atendituak izateko.

Alde horretatik, bada, 2011ko maiatzean izango ditugun udal hauteskundeei begira, hautagai euskaldunak aurkezteko eskatu die Udalak Arrasateko Alberdi politikoei. Izan ere zinegotziek euskaraz jakiteak garrantzi handia du Udalean urteetan euskararen normalizazioan egin den ahalegina bertan behera ez geratzeko eta aurrera pausoak ematen jarraitu ahal izateko. Horregatik Alberdi politikoei “Zatoz Udalera euskaraz!” esaten diegu.

Alderdiei ez ezik, euskararen eguneroko zereginetan normaltasunez erabiltzeko ahalegina egiten duzun herritar horri ere horixe eskatzen dizugu: euskaraz egiteko Udalarekin dituzun harremanetan. Zeuri ere badagokizu euskararen egoera normalizatzea eta zeure esku ere badago. “Zatoz Udalera euskaraz!”

 

Ikusi hemen