Udalak herriko langabe bat kontratatuko du: Prebentzio teknikaria
2017/06/02Kontratuaren ezaugarriak
Kontratua aldi baterako izango da (6 hilabete, lanaldi osoz) eta izengaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
- Tituloa: Lan arriskuen Prebentzioko goi mailako teknikaria.
- 3 HE egiaztatzea.
Izangaien aurretiko aukeraketa
Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).
Lanbiden izen emateko epea
Ekainaren 1etik 8 ra, biak barne.
Izangaiaren azkeneko aukeraketa
Izangaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta izangaiek egiaztatutako merituak baloratuz.
Informazioa eta kontsultak
Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako izangaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.
Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:
BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)
Arano eta Gartzia maisu-maistra 8
Tel.: 943 252000