Udalak herriko hiru langabe kontratatuko ditu
2017/10/04Kontratuen ezaugarriak
- Administraria (Kirol saila)
Egitekoa: web gunerako harrera egitea eta abonatuen datu basea eguneratzeko laguntza ematea
Kontratua aldi baterako izango da (4,5 hilabete, egun osoz) eta izengaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
- Tituloa: Goi batxilerra, LH II edo baliokidea.
- Euskara: 3 HE egiaztatzea (agiriz).
- Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2017/07/28).
- Administraria (Pertsonal saila)
Egitekoa: Munigex espediente kudeatzailea egoki erabiltzeko neurriak.
Kontratua aldi baterako izango da (4,5 hilabete, egun osoz) eta izengaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
- Titulua: Goi batxilerra, LH II edo baliokidea.
- Euskera: 3 HE egiazatzea (agiriz).
- Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2017/07/28)
- Teknikari laguntzailea
Herritarrak administrazio elektronikora hurbildu: Herritarren Atariaren eta mugikorretarako aplikazioa probatzea, herrian berri ematea eta erabilpena sustatzea
Kontratua aldi baterako izango da (4 hilabete, egun osoz) eta izengaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
- Tituloa: diplomatura, lizentziatura edo gradua.
- Euskara: 3 HE egiaztatzea (agiriz).
- Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2017/07/28).
Izangaien aurretiko aukeraketa
Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).
Lanbiden izen emateko epea
Urriaren 3tik 11ra, biak barne.
Izangaiaren azkeneko aukeraketa
Izangaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta izangaiek egiaztatutako merituak baloratuz.
Informazioa eta kontsultak
Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako izangaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.
Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:
- BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)
Arano eta Gartzia maisu-maistra 8
Tel.: 943 252000