Udalak herriko hiru langabe kontratatuko ditu
2017/05/16Kontratuen ezaugarriak
- Teknikaria edo teknikari laguntzailea (5S)
Kontratua aldi baterako izango da (12 hilabete, egun erdiz) eta izengaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
- Tituloa: diplomatura, lizentziatura edo gradua.
- 3 HE egiaztatzea.
- Teknikaria edo teknikari laguntzailea (Zerbitzuen gutuna)
Kontratua aldi baterako izango da (12 hilabete, egun erdiz) eta izengaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
- Tituloa: diplomatura, lizentziatura edo gradua.
- 3 HE egiaztatzea.
- Turismo teknikaria
Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, % 80ko jarduna) eta izengaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
- Tituloa: gradua edo lizentziatura.
- Turismo arloan ikasketa espezifiko edo osagarriak edo Turismo teknikari lanetan eskarmentua
- 3 HE egiaztatzea.
Izangaien aurretiko aukeraketa
Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).
Lanbiden izen emateko epea
Maiatzaren 16tik 23 ra, biak barne.
Izangaiaren azkeneko aukeraketa
Izangaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta izangaiek egiaztatutako merituak baloratuz.
Informazioa eta kontsultak
Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako izangaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.
Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:
- BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)
Arano eta Gartzia maisu-maistra 8
Tel.: 943 252000