UDALAK HERRIKO HAINBAT GUNETAN ASFALTATZE-LANAK EGINGO DITU
2012/01/23Udaleko Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoetako sailak jakinarazten du, herriko hainbat gunetan asfaltatze-lanak egingo direla. Ibilgailu eta pertsonen zirkulazioan eragina izango dute lan horiek, baina egunerokotasunean "ahalik eta eragin txikiena" izateko seinalizazioa eta "ahal den lekuetan" bide alternatiboak eskainiko dira.
Beti ere, eguraldiak uzten badu, gune eta exekuzio datak hauek izango dira:
- Urtarrilak 25ean eta 26an goizez: Zaldibar kalean.
- Urtarrilak 26an arratsaldez: Nafarroa etorbidean, Erlojuaren eraikin inguruan; eta Nafarroako etorbideko biribilgunean, Maala kale ondoan.
- Urtarrilak 27an: Ospital ondoko hartxintxar aparkamenduan; eta arratsaldean Otalora Lizentziatuan, Amaia parean.
- Urtarrilak 30ean, 31ean eta otsailak 1ean: Zarugalde kalea, 38 eta 60 zenbakien artean/ Muxibar eta Udala biribilgueneen artean.
- Otsailak 1ean: San Frantzisko kalean.
- Otsailak 2an eta 3an: Arrasate pasealekuan, Foruenetik 17. zenbakira; eta Gazteluondo, sarrera.
Nahiz eta asfaltatu lanak bertan ez egin, Arrasate Pasealekuan egingo diren lanen ondorioz, otsailak 1 eta 3a bitartean Alde Zaharreko trafikoak aldaketak izan beharko ditu. Besteak beste, Maalatik sartzen diren ibilgailuak Erdiko kalea eta Olartetik irten beharko dira, kamioiak izan ezik. Azken hauek kontrako zentzuan Zerkaosteta kalera irtengo dira.
Udalak espero du herritarrek ulertzea hobetze-lanek erangingo dituzten eragozpenak.
Obretan zehar hartu beharreko neurri berriak behar bezala argitaratuko dira.