Udalak herriko bost langabe kontratatuko ditu
2017/10/06Kontratuen ezaugarriak
- Pintorea (Kirol saila)
Egitekoa: Kirol Sailak kudeatzen dituen instalazioetan hainbat pintaketa lan.
Kontratua aldi baterako izango da (4,5 hilabete, egun osoz) eta izengaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
- B Gida baimena.
- Urtebeteko lan-eskarmentua Pintore lanetan.
- Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2017/07/28).
- 2 Pintore (Zerbitzuak)
Egitekoa: Jarleku, barandatu, kale seinalizazio eta eraikinak margotzea.
Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta izengaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
- B Gida baimena.
- Urtebeteko lan-eskarmentua Pintore lanetan.
- Pintore baten kasuan Diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) jasotzaile titularra izatea
- Beste pintorearen kasuan, Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2017/07/28).
- Igeltseroa
Egitekoa: Gipuzkoa Etorbidean espaloiak konpontzea.
Kontratua aldi baterako izango da (4,5 hilabete, egun osoz) eta izengaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
- B Gida baimena.
- 55 urte baino gehiago.
- Diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) jasotzaile titularra izatea.
- Urtebeteko lan-eskarmentua igeltseroa lanetan.
- Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2017/07/28).
- Peoia
Egitekoa: Gipuzkoa Etorbidean espaloiak konpontzea.
Kontratua aldi baterako izango da (4,5 hilabete, egun osoz) eta izengaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
- B Gida baimena.
- Diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) jasotzaile titularra izatea.
- Urtebeteko lan-eskarmentua Peoia (igeltserotza) lanetan.
- 1 HE egiaztatzea (agiriz edo dagokion proba eginez)
- Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2017/07/28).
Izangaien aurretiko aukeraketa
Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).
Lanbiden izen emateko epea
Urriaren 6tik 16ra, biak barne.
Izangaiaren azkeneko aukeraketa
Izangaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta izangaiek egiaztatutako merituak baloratuz.
Informazioa eta kontsultak
Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako izangaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.
Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:
- BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)
Arano eta Gartzia maisu-maistrak kalea 8
Tel.: 943 252000