Oraindik aukera dago udalak gurasoentzat antolatu dituen tailerretan izena emateko

2023/02/06
Card image cap

HAZIERA TALDEA  0-5 URTE

Helburua: hezkuntzaren eta hazkuntzaren inguruan zalantzak argitzea, eta gurasoen intereseko gaiak lantzea: garapen faseak, errespetuzko haziera, autonomia, beharrak, emozioak, psikomotrizitatea, jolasa, sozializazioa...

Noiz: otsailaren 13an, martxoaren 6an, apirilaren 17an, maiatzaren 8an, ekainaren 5ean (astelehenetan)

Ordutegia: 17:30-19:30

Lekua: Txikitxokoan (Zaintza zerbitzua eskainiko da)

Hizlariak: Itziar Rosado eta Jon Urdineta

Izena emateko azken eguna: otsailaren 8an

 

GURASOTASUNA "M"Z IDAZTEN: MAITASUNA ETA MUGAK 6-11/12-16 urte

            - Zelan kudeatzen dugu autoritatea gure  familian? 

            - Askatasuna eta erantzukizuna sustatzen

            - Zerk ateratzen nau nire onetik? Gure emozioak kudeatzen

            - Komunikazioa familian

Noiz: martxoaren 2an, 9an, 16an, 23an, 30ean (eguenetan)

Ordutegia:  * 6-11 urte: 17:00-18:30

                    * 12-16 urte: 18:45-20:15

Lekua: Kulturaten, Loramendi gelan

Hizlaria: Virginia Belategi

Izena emateko azken eguna: otsailaren 17an

 

ZAILTASUNEI AURRE EGITEN  3-10/12-16 urte

Zenbait egoera direla-eta gaindituta sentitzen diren gurasoentzat. Banatze prozesua, seme-alabek zailtasunak izatea eskolan eta harremanetan, portaera arazoak, kontsumo goiztiarrak...

Hasiera martxoaren 1era atzeratu da:

Noiz: martxoaren 1ean, 15ean, 29an, apirilaren 19an,  maiatzaren  3an, 17an, 31n (eguaztenetan)

Ordutegia: * 3-10 urte: 17:00-18:30

                  * 11-16 urte: 18:45-20:15

Lekua: Kulturateko Loramendi gela

Hizlaria: AGIPAD elkartea

Izena emateko azken eguna: otsailaren 17an

 

Tailerretan izena emateko, bide hauek daude zabalik: BAZ, 943 25 20 00 eta izenemateak.arrasate.eus webgunean.