Udalak gazte langabe bat kontratatuko du

2023/11/24
Card image cap
Lanbidek eta Europar Batasunak, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan, gazte langabeak kontratatzeko deialdia finantziatuko dute

Programaren helburuetako bat da gazte langabeei aukera ematea beren hezkuntza mailari dagokion lanpostua eskuratzeko.

Kontratuaren ezaugarriak

  • Teknikaria (Euskaltegia)

Egitekoak: Udal euskaltegian online ikasteko behar den plataforma eguneratu, osatu eta edukiz betetzea.

Kontratua aldi baterako izango da (11,5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko,  baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea
  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile moduan izena emanda egotea, alta egoeran. 
  • Lanpostuari dagokion hezkuntza maila edukitzea.
  • Gazteen Bermerako Sisteman inskribatuta egotea eta, kontratazioari eta ekintzailetzari laguntzeko jarduketa baterako hautatua izateko, onuradun izatea 18/2014 Legean xedatutakoaren arabera.
  • 2022ko ekitaldiko Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan, edo gazteak kontratatzeko 2022ko ekitaldiko laguntzen deialdietan parte hartu ez izana.
  • Lanbidek Gazte Enplegurako EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan gazteak kontratatzeko 2023. urterako dirulaguntzen deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2023/06/02).
  • Hautatzeko irizpideen lehentasunezko hurrenkera:
  1. Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  2. DSBE prestazioaren titularrak edo onuradunak.
  3. 30 urteko adinetik gertuen dauden pertsonak.
  4. Baldintzak betetzen dituzten gainerako gazteak.
  • Titulua: unibertsitate gradua edo baliokidea.
  • Moodle plataformak zein onlineko beste batzuek eskaintzen dituzten tresnen ezagutza.
  • Euskara: 3. HE edo baliokidea egiaztatzea (agiriz).

 

Hautagaien aurretiko aukeraketa

Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).

Lanbiden izen emateko epea

Azaroaren 23tik 28ra, biak barne.

 

Hautagaiaren azkeneko aukeraketa

Hautagaien azken aukeraketa udalak egingo du, egokitasun probak eginez eranskinean jasotakoaren arabera. Bete behar den lehentasun ordena kontuan izanda, lehenik eta behin Arrasateko hautagaiak deituko dira probak egitera, baldin eta gutxieneko hautagai kopuru bat badago.

Informazioa eta kontsultak

Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, …) eta udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako hautagaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak eta abar) udalaren webgunean argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean, eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.

Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:

  • BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)

Arano eta Garcia maisu-maistren kalea 8

Tel.: 943 25 20 00

baz@arrasate.eus

 

Gazte Bermea Programari buruzko informazioa: hemen

 

lanbide udala europa