Udalak autobus geltokiko galdeketaren ordutegia luzatuko du
2024/11/12Asteazkenetik ostiralera 7:30-18:30 ordutegia izango du, eta larunbatean 8:30-14:30. Botoa emateko azken eguna azaroaren 16a izango da, zapatua.
Autobus geltokiaren kokalekua erabakitzeko galdetegia martxan da astelehenaz geroztik, eta Udalak botoa emateko ordutegia luzatuko du. Modu honetan, asteazkenean, ostegunean eta ostiralean goiz eta arratsaldez bozkatzeko aukera egongo da. Labunbatean berriz bazkal ordura arte.
“Herritarrek parte hartzeko aukera gehiago izan dezaten ordutegia luzatzea erabakia da. Modu honetan, gainera, arratsaldez aurreikusi daitezkeen jende pilaketak ekidingo ditugu” adierazi dute Udal ordezkariek. Ordutegia luzatzeko erabakiaz gain, langile errefortzu handiagoa jarriko da arratsaldeko orduetan.
Galdeketan parte hartzeko BAZeko ordutegi berria:
- Asteazkena 07:30 - 18:30
- Osteguna 07:30 - 18:30
- Ostirala 07:30 - 18:30
- Larunbata 08:30 - 14:30
Udalak bandoa jarriko du etxeko atarietan, ordutegi berria jakinarazteko.