Udalak 9 langabe kontratatuko ditu Lan Aukera Eraikuntza enplegu-formakuntza programaren barruan.

2025/02/12
Card image cap
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa – EAE-ko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan

Kontratuen ezaugarriak

  • 8 mantenuko peoi

Egitekoa: LAN AUKERA-ERAIKUNTZA enplegu-formakuntza programaren barruan, Arrasateko Udalaren ardurapeko hainbat kirol instalazio eta espazioen kalitatea hobetzeko egokitzapen-lanak egitea, zehazki igeltserotza eta pintura lanekin lotuta.

6 hilabeteko iraupenez, formazioa eta lana uztartuta:

  • 100 orduko zeharkako formazioa, taldean, lan-merkatuaren eskakizunetara egokitzen laguntzeko, eta lan-bilaketa eraginkorra lortzen laguntzeko.
  • 6 orduko lanerako orientazio indibiduala, norberaren laneratze prozesua antolatzen laguntzeko.
  • 6 hilabeteko lan kontratua %75eko lan-jardunarekin, Arrasateko Udalaren ardurapeko hainbat kirol instalazio eta espazioen mantenuan aritzeko, Udaleko kirol instalazio eta espazioen mantenuko zerbitzu teknikoen ardurapean.

Prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Arrasaten erroldaturik egotea bai hautagaitza enplegu-eskaintzara bidaltzen den momentuan bai kontratua hasteko egunaren aurreko egunean.
  • Kontratatutako pertsonak langabetuak izan behar dira, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa alta egon, bai hautagaitza enplegu-eskaintzara bidaltzen den momentuan bai kontratua hasteko egunaren aurreko egunean.
  • Zaurgarritasun-egoeran edo bazterketa-arriskuan egotea, egoera horiek ulertuta hauetako kasuren baten egotea:
  • DSBEa eta/edo BGE jasotzen duten titularrak edo onuradunak.
  • Luzaroko langabetuak: Luzaroko langabetutzat joko dira hautagaitza bidali aurretiko 540 egunetan, gutxienez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa inskribatuta egon eta langabezian gutxienez 360 egun eman dituztenak.
  • Kualifikazio baxuko langabeak: enplegu-eskaeran 23. Mailatik gorakoa ez den bitartekotzako prestakuntza-maila adierazi duten pertsonak: DBHko graduatu titulua edo baliokidea.
  • Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak, laguntza espezifikoak jasotzen dituztenak edo lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituztenak -harrera-baliabideetatik datozelako edo bestelako egoera batean daudelako-, egoera berezi hori egiaztagiri bidez egiaztatuta dutenak eta Enplegu-eskaintzan izaera berezi horren aipamena dutenak.
  • %33ko desgaitasun-maila edo handiagoa aitortua dutenak.
  • Gizarte-bazterketan dauden edo egoteko arriskuan daudenak, Gizarte Zerbitzuek egiaztatuak.
  • Zaurgarritasun-egoeran dauden beste pertsona batzuk, enplegu-politiken arabera lehentasunezko arretako kolektibotzat hartzen direnak-Enpleguari buruzko otsailaren 28ko 3/2023 Legearen 50. Artikuluan definitzen diren moduan.
  • Gaztelaniazko maila nahikoa edukitzea, ahoz zein idatziz, formazio saioetan eta lan jardunean aritzeko.
  • “Oreka eta ekitatea lortzeko lurralde-proiektu berriak. Kolektibo kalteberak” inbertsioaren 2023-2024 deialdian diruz lagundu­tako proiektu batean aritzeko kontratatua ez izatea, salbu eta behar adina parte-hartzaile ez egoteak proiektua abian jartzea eragozten badu; kasu horretan, pertsona horien parte-hartze justifikatua baimenduko litzateke.
  • Igeltserotza eta pintura lanetan aritzeko osasun ezintasunik edo bestelako eragozpenik ez edukitzea.

 

  • Mantenuko Taldeburu 1

Egitekoa: LAN AUKERA-ERAIKUNTZA enplegu-formakuntza programaren barruan, Arrasateko Udalaren ardurapeko hainbat kirol instalazio eta espazioen kalitatea hobetzeko egokitzapen-lanak egitea, zehazki igeltserotza eta pintura lanekin lotutako Taldeburu lanak egitea. Enplegu-formakuntza programa bat garatuz, 6 hilabeteko iraupenez, formazioa eta lana uztartuta:

  • 100 orduko zeharkako formazioa, taldean, lan-merkatuaren eskakizunetara egokitzen laguntzeko, eta lan-bilaketa eraginkorra lortzen laguntzeko.
  • 6 orduko lanerako orientazio indibiduala, norberaren laneratze prozesua antolatzen laguntzeko.
  • 6 hilabeteko lan kontratua %75eko lan-jardunarekin, Arrasateko Udalaren ardurapeko hainbat kirol instalazio eta espazioen mantenuan aritzeko, Udaleko kirol instalazio eta espazioen mantenuko zerbitzu teknikoen ardurapean. 

Hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Eskolako Graduatua, LH 1 edo baliokidea izatea edo hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea.
  • Hizkuntza Eskakizuna edo baliokidea
  • Igeltserotza eta Pintura mantenu arloan gutxienez 10 hilabeteko lan esperientzia, edo formazioa (gutxienez lanbide heziketako lehen mailako ziurtagiri profesionala Igeltserotza eta Pintura arlo profesionaleko espezialitateren baten).
  • B gida baimena
  • Igeltserotza eta Pintura lanetan aritzeko osasun edo bestelako eragozpenik ez edukitzea.

Hautagaien aurretiko aukeraketa

Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian eskaintza zenb. 162025001698 (peoiak) eta eskaintza zenb. 162025001705 (taldeburua)).

Aurretiko hautaketa Lanbidek egingo du.

Lanbiden izen emateko epea

Otsailaren 11tik 20ra, biak barne.

Hautagaiaren azkeneko aukeraketa

Hautagaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta hautagaiek egiaztatutako merituak baloratuz.

Informazioa eta kontsultak

Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako hautagaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.

Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:

  • BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)

Arano eta Garcia maisu-maistrak kalea 8

Tel.: 943 252000

baz@arrasate.eus