Udalak 9 langabe kontratatuko ditu
2019/09/04Kontratuen ezaugarriak
- 2 delineante
Egitekoa: Arrasateko herrigunean dauden lokal komertzialak inbentariatzea eta udaleko datu basea betetzea.
- Lokal komertzialak identifikatu.
- Lokal komertzialen distribuzioa Autocad-en marraztu.
- Datuak GISera pasa.
- Udaleko datu basea bete.
Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
- Titulua: LH II edo baliokidea.
- Oinarrizko Autocad menperatzea.
- Euskara: 3 HE edo baliokidea egiaztatzea (agiriz).
- Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2019/03/25).
- Turismo teknikaria
Egitekoa: Arrasateko Turismo Planaren lan ildoak garatzeko alternatiba azterketa.
- Aztertzea Arrasatek dituen baliabideak turismoa erakartzeko.
- Turismo planak ezartzen dituen lehen eta bigarren lan ildoak garatzea.
- 2020 urterako planifikazioa proposatzea.
Kontratua aldi baterako izango da (4 hilabete, %60) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
- Titulua: Unibertsitateko gradua edo baliokidea.
- Ikasketa espezifikoak edo konplementarioak (ikastaro, master, gradu-ondokoa) izatea turismo arloan edo/eta turismo teknikari lanetan 6 hilabeteko lan eskarmentua.
- Euskara: 3 HE edo baliokidea egiaztatzea (agiriz).
- Ingelesa: B2 edo baliokidea egiaztatzea (agiriz).
- Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2019/03/25).
- Administrari laguntzailea (OZMA)
Egitekoa: Aldai hilerri zaharreko erabilera datuak euskarri informatikoan jaso.
Kontratua aldi baterako izango da (6 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
- Titulua: Batxilergoa, Eskola Graduatua, LH I edo baliokidea.
- Euskara: 3 HE edo baliokidea egiaztatzea (agiriz).
- Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2019/03/25).
- Administrari laguntzailea (Artxiboa)
Egitekoa: Administrazio-espedienteak garbitzea edo espurgo egitea.
Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
- Titulua: Batxilergoa, Eskola Graduatua, LH I edo baliokidea.
- Euskara: 3 HE edo baliokidea egiaztatzea (agiriz).
- Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2019/03/25).
- Baso/erreka langileen Taldeburua
Egitekoa:
- Baliabide naturalak errekuperatu eta basoko mantenu lanak.
- Baso langileen lanen koordinazio, antolaketa eta ardura.
Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
- B gida baimena.
- 55 urte baino gehiago.
- 6 hilabeteko lan-eskarmentua.
- Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2019/03/25).
- Baso/erreka langilea
Egitekoa: Baliabide naturalak errekuperatu eta basoko mantenu lanak.
Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
- B gida baimena.
- 6 hilabeteko lan eskarmentua.
- Diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) titular edo onuraduna izatea.
- Emakumea izatea.

Hautagaien aurretiko aukeraketa
Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).
Lanbiden izen emateko epea
Irailaren 4tik 11ra, biak barne.
Hautagaiaren azkeneko aukeraketa
Hautagaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta izangaiek egiaztatutako merituak baloratuz.
Informazioa eta kontsultak
Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako izangaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.
Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:
- BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)
Arano eta Garcia maisu-maistrak kalea 8
Tel.: 943 252000