Udalak 5 langabe kontratatuko ditu
2024/10/15Kontratuen ezaugarriak
- 4 Baso langile peoiak
Egitekoa: Erreka ertzen garbiketa eta landare inbaditzaileen erradikazioa. Natura bideen sarea eta natura guneen mantenua.
- Errekan pilatutako zaborra atera
- Landare inbaditzaileen kontrola
- Zuhaitz landaketak eta inausketak
- Landa guneko lursailen desbrozeak
- Lursailen arteko mugarriak bistaratu
- Natura bideen sarearen mantenua
- Aisialdiko baratza parkearen mantenua
- Neguko elurte planean parte hartu brigadarekin batera
Kontratua aldi baterako izango da (6 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Debagoiena Eskualdeko udalerri batean erroldaturik egotea.
- Ezingo dira kontratatu 2023ko ekitaldirako enplegu-sustapeneko toki-ekintzetarako laguntzen deialdietan edo 2023ko ekitaldirako EAEko EGF Plus 2021-2027 programa operatiboaren esparruan toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen deialdietan kontratatuak izan diren pertsonak.
- B gidabaimena: Langile batek gutxienez izan beharko du B gidabaimena.
- Baso langile talde buru 1

- B gidabaimena
- Euskara: 1. HE edo baliokidea egiaztatzea (agiriz edo proba eginez).
Hautagaien aurretiko aukeraketa
Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).
Lanbiden izen emateko epea
urriaren 15tik 22ra, biak barne.
Hautagaiaren azkeneko aukeraketa
Hautagaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta hautagaiek egiaztatutako merituak baloratuz.
Informazioa eta kontsultak
Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako hautagaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.
Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:
- BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)
Arano eta Garcia maisu-maistrak kalea 8
Tel.: 943 252000