Udalak 5 langabe kontratatuko ditu

2020/09/28
Card image cap
Lanbideren Enplegua Sustatzeko Programaren barruan

Udal eraikinetako 5 garbitzaile

Egitekoa: udal eraikinen garbiketa bereziak. COVID-19aren ondorioz sorturiko garbiketa behar puntual berriei aurre egitea.

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte prozesuan parte hartzeko:

  • Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzua) izena emanda egotea.
  • Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  • Ezingo dira kontratatu aurreko deialdietan kontratatuta izan diren pertsonak, hautagai librerik ez badago, behintzat. Baldintza hau Lanbidek (Euskal Enplegu Zerbitzua) egiaztatu eta informatuko du.
  • Diru sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) titularra edo onuraduna izatea, 55 urtetik gorakoa izatea edo emakumea izatea.
  • Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2020/06/30).

 

Hautagaien aurretiko aukeraketa

Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).

Lanbiden izen emateko epea

Irailaren 28tik urriaren 5era arte, biak barne.

 

Hautagaiaren azken aukeraketa

Hautagaiaren azken aukeraketa udalak egingo du; egokitasun probak egin eta hautagaiek egiaztatutako merituak baloratuko ditu.

 

Informazioa eta kontsultak

Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako hautagaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak eta abar) udaleko webgunean argitaratuko dira, lan eskaintzen atalean, eta interesdunen eskura jarriko dira BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.

Deialdi honi buruz interesdunek edozein informazio osagarri behar izanez gero, jo hona:

BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)

Arano eta Garcia maisu-maistren kalea 8

Tel.: 943 25 20 00

baz@arrasate.eus