Udalak 4 langabe kontratatuko ditu

2024/10/11
Card image cap
Lanbideren Enplegua Sustatzeko Programaren barruan

Kontratuen ezaugarriak

  • 4 Hiri altzari eta eraikinen garbitzaileak (peoiak)

Egitekoa: Herriko eremu desberdinetako hiri altzarien ezohiko garbiketa altzarien biziraupena luzatzeko, eta puntualki eraikinen garbiketa.

Kontratua aldi baterako izango da (6 hilabete, %100 jardunean) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Kontratatutako pertsonak langabetuak izan behar dira, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa alta egon, bai hautagaitza enplegu-eskaintzatara bidaltzen duten momentuan bai kontratua hasteko egunaren aurreko egunean.
  • Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Debagoiena Eskualdeko udalerri batean erroldaturik egotea.
  • Ezingo dira kontratatu 2023ko ekitaldirako enplegu-sustapeneko toki-ekintzetarako laguntzen deialdietan edo 2023ko ekitaldirako EAEko EGF Plus 2021-2027 programa operatiboaren esparruan toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen deialdietan kontratatuak izan diren pertsonak.

Hautagaien aurretiko aukeraketa

Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).

Lanbiden izen emateko epea

Urriaren 11tik 18ra, biak barne.

Hautagaiaren azkeneko aukeraketa

Hautagaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta hautagaiek egiaztatutako merituak baloratuz.

Informazioa eta kontsultak

Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako hautagaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.

Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:

  • BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)

Arano eta Garcia maisu-maistrak kalea 8

Tel.: 943 252000

baz@arrasate.eus