Udalak 4 gazte langabe kontratatuko ditu

2024/07/12
Card image cap
Lanbidek eta Europar Batasunak, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan, gazte langabeak kontratatzeko deialdi hau finantziatuko dute

Programaren helburuetako bat da gazteei aukera ematea gazte langabeek duten hezkuntza mailari dagokion lanpostua eskuratzeko.

Kontratuen ezaugarriak

 

  • Euskara teknikaria

Eginkizunak:

  • Jadanik badaukagun materialarekin (papereko unitate didaktikoak zein unitate digitalak) jarduera berriak sortzea: jolasak, gurutzegramak, hizki zopak, karta jokoa… Edukiak lantzeko beste modu bateko ariketak sortzea: bikoteak lotu, cloze testa (hutsuneak bete), hitzak edo testu zatiak ordenatzea. Ikasleari bideak erakutsi egindakoa partekatu dezan eta gehiagotan parte hartu dezan, adibidez, webguneko eduki interaktiboak gehituz (h5p.org).
  • Elkarreragina eta taldean parte hartzeko, aukera gehiago eskaintzea foroak gehituta, ikasleak motibatzeko.
  • Edukiak aurkezteko modua zaindu eta hobetzea, erakargarriago bilakatzeko.
  • C1en eta, batez ere, C2, gainerako mailetan egindakoa egitea: paperekoa digitalizatzea.

Kontratua aldi baterako izango da (12 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko, baldintza hauek bete beharko dituzte:

Kontratatuko gazteek baldintza hauek bete behar dituzte:

  • 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea.
  • Ez izatea 2023ko ekitaldian gazteak kontratatzeko laguntzen deialdietan kontratatutako pertsonak, ezta ere, enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdietan kontratatutako pertsonak.
  • Enplegu eskatzaile izan behar dute, alta egoeran, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, eta bete behar duten lanpostuari dagokion hezkuntza maila izan behar dute.
  • Gazteen Bermerako Sistemaren Fitxategian inskribatuta egotea, kontratazioari eta ekintzailetzari laguntzeko jarduketa baterako hautatua izateko, onuradun izatea 18/2014 Legean xedatutakoaren arabera.

Toki erakundeak lehentasun ordena hau beteko du hautaketa prozesuan:

  1. Arrasaten erroldatutako gazteak.
  2. DBE-BGDS prestazioaren titularrak edo onuradunak.
  3. 30 urteko adinetik gertuen dauden pertsonak.
  4. Baldintzak betetzen dituzten gainerako gazteak.

Titulua: unibertsitateko gradua edo baliokidea.

Moodle plataformak zein onlineko beste batzuek eskaintzen dituzten tresnak erabiltzen jakitea.

Euskara: 3 HE edo baliokidea egiaztatzea (agiriz).

 

  • Hirigintza saileko teknikaria

Eginkizunak:

  • Zehaztea udalerrian, eta batik bat hirilurrean, eraikitako etxebizitza kopurua, modu xehatuan, horretarako dagokion landa lana planifikatu eta burutuz.
  • Hirigintza eremu bakoitzean planeamenduak jasotako etxebizitza kopurua eta errealitatea bat datozen aztertzea.
  • Urbanistikoki jatorrizko erabilera etxebizitza erabilerara aldatua duten higiezinen identifikazioa egitea.
  • Jarduera ekonomikoetara bideratutako zoruen kuantifikazio xehatua egitea, horretarako dagokion landa lana planifikatu eta burutuz.
  • Nagusiki etxebizitza erabilera duten eremuetako erabilera bateragarrien egoeraren analisia egitea, horretarako dagokion landa lana planifikatu eta burutuz.
  • Etxebizitza hutsen identifikazioa egitea.
  • Helburua betetzera eramango duen beste edonolako lanak egitea.

Kontratua aldi baterako izango da (12 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte prozesuan parte hartzeko:

      Kontratatuko gazteek baldintza hauek bete behar dituzte:

  • 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea.
  • Ez izatea 2023ko ekitaldian gazteak kontratatzeko laguntzen deialdietan kontratatutako pertsonak, ezta ere, enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdietan kontratatutako pertsonak.
  • Enplegu eskatzaile izan behar dute, alta egoeran, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, eta bete behar duten lanpostuari dagokion hezkuntza maila izan behar dute.
  • Gazteen Bermerako Sistemaren Fitxategian inskribatuta egotea, kontratazioari eta ekintzailetzari laguntzeko jarduketa baterako hautatua izateko, onuradun izatea 18/2014 Legean xedatutakoaren arabera.

Toki erakundeak lehentasun ordena hau beteko du hautaketa prozesuan:

  1. Arrasaten erroldatutako gazteak.
  2. DBE-BGDS prestazioaren titularrak edo onuradunak.
  3. 30 urteko adinetik gertuen dauden pertsonak.
  4. Baldintzak betetzen dituzten gainerako gazteak.

Titulua: unibertsitateko gradua, honakoen artekoa:

  • Adimen artifiziala
  • Arkitektura teknikoa
  • Arkitekturaren oinarriak
  • Ekonomia
  • Energia berriztagarrien ingeniaritza
  • Enpresen administrazio eta zuzendaritza
  • Geografia eta lurralde antolakuntza
  • Gizarte antropologia
  • Ingeniaritza zibila
  • Ingurumen ingeniaritza
  • Ingurumen zientziak
  • Matematika
  • Negozioen kudeaketa
  • Politika zientziak eta kudeaketa publikoa
  • Prozesu eta produktuen berrikuntzaren ingeniaritza
  • Soziologia
  • Zerga sistema eta administrazio publikoa
  • Zuzenbidea

Euskara: 3. Hizkuntza eskakizuna, gutxienik.

 

  • Kirol eta osasun zerbitzuko dinamizatzailea

Eginkizunak:

  • Eragileen arteko elkarlana bilatzea (hala nola, udal gizarte zerbitzuak, osakidetza, etorkinen elkarteak, 3. adinekoen egoitzak…). Horretarako, erakundeen arteko kontaktuak egin, elkarlaneko dinamikak sortu eta giza taldeen arteko loturak gauzatu beharko dira. Beste herri batzuetan dauden esperientzien berri ere jakin beharko du. Horrez gain, kontaktu horietatik eratorri daitezkeen dinamikak martxan jarri eta bideratu beharko ditu.

Kontratua aldi baterako izango da (12 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko baldintza hauek bete beharko dituzte:

Kontratatuko gazteek baldintza hauek bete behar dituzte:

  • 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea.
  • Ez izatea 2023ko ekitaldian gazteak kontratatzeko laguntzen deialdietan kontratatutako pertsonak, ezta ere, enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdietan kontratatutako pertsonak.
  • Enplegu eskatzaile izan behar dute, alta egoeran, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, eta bete behar duten lanpostuari dagokion hezkuntza maila izan behar dute.
  • Gazteen Bermerako Sistemaren Fitxategian inskribatuta egotea, kontratazioari eta ekintzailetzari laguntzeko jarduketa baterako hautatua izateko, onuradun izatea 18/2014 Legean xedatutakoaren arabera.

  Toki erakundeak lehentasun ordena hau beteko du hautaketa prozesuan:

  1. Arrasaten erroldatutako gazteak.
  2. DBE-BGDS prestazioaren titularrak edo onuradunak.
  3. 30 urteko adinetik gertuen dauden pertsonak.
  4. Baldintzak betetzen dituzten gainerako gazteak.
  • Titulua: Goi mailako Heziketa Zikloak/Jarduera Fisikoak eta Kirolak:: Gizarte eta kirol irakaskuntza eta animazioa  (TAFYD/TAFAD/TSEAS).
  • Euskara: 3. HE edo baliokidea.

 

  • Jarduera ekonomikoen datuak kudeatzeko teknikaria

Eginkizunak:

  • GISean sartuta dauden datuak aztertzea.
  • Falta diren datuak osatzea, bereziki harremanetarako kontaktuak.
  • Jasota dauzkagun datuak ondo daudela ziurtatu eta eguneratzea.
  • Establezimenduekin kontaktuan jartzea.
  • Establezimenduak bisitatzea.
  • Datu basea kudeatzea.
  • Lehentasuna izango da datu basean dauden merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako jardueren datuak osatzea eta eguneratzea.

Kontratua aldi baterako izango da (8 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte prozesuan parte hartzeko:

      Kontratatuko gazteek baldintza hauek bete behar dituzte:

  • 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea.
  • Ez izatea 2023ko ekitaldian gazteak kontratatzeko laguntzen deialdietan kontratatutako pertsonak, ezta ere, enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdietan kontratatutako pertsonak.
  • Enplegu eskatzaile izan behar dute, alta egoeran, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan, eta bete behar duten lanpostuari dagokion hezkuntza maila izan behar dute.
  • Gazteen Bermerako Sistemaren Fitxategian inskribatuta egotea, kontratazioari eta ekintzailetzari laguntzeko jarduketa baterako hautatua izateko, onuradun izatea 18/2014 Legean xedatutakoaren arabera.

  Toki erakundeak lehentasun ordena hau beteko du hautaketa prozesuan:

  1. Arrasaten erroldatutako gazteak.
  2. DBE-BGDS prestazioaren titularrak edo onuradunak.
  3. 30 urteko adinetik gertuen dauden pertsonak.
  4. Baldintzak betetzen dituzten gainerako gazteak.

Titulua: unibertsitateko gradua, gehienbat administrazio kudeaketarekin edo administrazio merkataritzarekin zerikusia duten graduak.

Euskera: 3. HE

 

Hautagaien aurretiko aukeraketa

Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo webgunean).

Lanbiden izena emateko epea

Uztailaren 12tik 17ra, biak barne.

Hautagaiaren azkeneko aukeraketa

Hautagaien azken aukeraketa udalak egingo du, egokitasun probak eginez eranskinean jasotakoaren arabera. Bete behar den lehentasun ordena kontuan izanda, lehenik eta behin Arrasateko hautagaiak deituko dira probak egitera, baldin eta gutxieneko hautagai kopurua egoten bada.

Informazioa eta kontsultak

Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, …) eta udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako hautagaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak eta abar) udalaren webgunean argitaratuko dira, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko dira BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.

Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:

  • BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)

Arano eta Garcia maisu-maistren kalea 8.

Tel.: 943 25 20 00

baz@arrasate.eus

 

Gazte Bermea programari buruzko informazioa: hemen