Udalak 3 langabe kontratatuko ditu
2019/12/10Kontratuen ezaugarriak
- Web diseinatzailea
Egitekoa: webguneari eta App-ari etekina ateratzeko proiektua.
Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
- Ezingo dira kontratatu aurreko deialdietan kontratatuta izan diren pertsonak, hautagai libreak ez badaude behintzat. Baldintza hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatu eta informatuko du.
- Titulua: goi batxilerra, LH II edo baliokidea.
- Euskara: 3 HE edo baliokidea egiaztatzea (agiriz edo dagokion proba eginez).
- Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2019/05/31). Horren arabera, hautagaiak kolektibo hauetako batekoak izan behar dira:
35 urtetik beherakoak,
45 urtetik gorakoak, baldin eta enplegu-eskatzaile gisa kontratatu aurretiko 180 egun eman badute,
55 urtetik gorako pertsonak,
luzaroko langabeak,
gizarte-bazterketa jasatzeko arriskua duten pertsonak.
Lanbiden izen emateko epea: abenduaren 9tik 16ra, biak barne.
- Igeltseroa
Egitekoa: Herriko espaloien hobekuntza ekintzak.
Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
- Debagoienako herriren batean erroldaturik egotea, lehentasuna emango zaielarik Arrasaten erroldatutakoei.
Probak bukatutakoan, zerrenda bi egingo dira, puntuazio ordenan, probak gainditu dituzten hautagaiekin:
1) Gai diren hautagaien zerrenda, Arrasaten erroldatuak.
2) Gai diren hautagaien zerrenda, Debagoienan beste udalerri batzuetan erroldatuak.
Epaimahaiak egingo du, lehenik eta behin, kontratazio proposamen bat lehen zerrendako hautagaien alde (Arrasate), puntuazio ordenaren arabera (merezimenduak + probak).
Ez badago gai den hautagairik zerrenda horretan, kontratazio proposamen bat egingo du 2. zerrendako hautagaien alde (Debagoiena), puntuazio ordenaren arabera (merezimenduak + probak).
- Ezingo dira kontratatu aurreko deialdietan kontratatuta izan diren pertsonak, hautagai libreak ez badaude behintzat. Baldintza hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatu eta informatuko du.
- B gida baimena.
- Urtebeteko lan eskarmentua igeltsero lanetan.
- Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2019/03/25).
Lanbiden izen emateko epea: abenduaren 10etik 17ra, biak barne.
- Peoi elektrikaria
Egitekoa: Argiteriako aginte koadro eta luminariak garbitu eta zenbatu.
Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
- Debagoienako herriren batean erroldaturik egotea, lehentasuna emango zaielarik Arrasaten erroldatutakoei.
Probak bukatutakoan, zerrenda bi egingo dira, puntuazio ordenan, probak gainditu dituzten hautagaiekin:
1) Gai diren hautagaien zerrenda, Arrasaten erroldatuak.
2) Gai diren hautagaien zerrenda, Debagoienan beste udalerri batzuetan erroldatuak.
Epaimahaiak egingo du, lehenik eta behin, kontratazio proposamen bat lehen zerrendako hautagaien alde (Arrasate), puntuazio ordenaren arabera (merezimenduak + probak).
Ez badago gai den hautagairik zerrenda horretan, kontratazio proposamen bat egingo du 2. zerrendako hautagaien alde (Debagoiena), puntuazio ordenaren arabera (merezimenduak + probak).
Ezingo dira kontratatu aurreko deialdietan kontratatuta izan diren pertsonak, hautagai libreak ez badaude behintzat. Baldintza hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatu eta informatuko du.
B gida baimena.
Sei hilabeteko lan eskarmentua elektrikari peoi lanetan, edo ikasketak edo praktikaldiak elektrikari arloan.
Diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DSBE) titular edo onuraduna izatea
Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2019/03/25)
Lanbiden izen emateko epea: abenduaren 10etik 17ra, biak barne.
Hautagaien aurretiko aukeraketa
Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).
Hautagaiaren azkeneko aukeraketa
Hautagaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta hautagaiek egiaztatutako merituak baloratuz.
Informazioa eta kontsultak
Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako hautagaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.
Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:
- BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)
Arano eta Garcia maisu-maistrak kalea 8
Tel.: 943 252000