Udalak 2 langabe kontratatuko ditu

2020/11/30
Card image cap
Lanbideren Enplegua Sustatzeko Programan

Kontratuen ezaugarriak

  • 2 pintore

Egitekoak: Herrian zehar hiri altzariak, seinalizazioa eta udal baliabideak margotzea.

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz), eta hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte prozesuan parte hartzeko:

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabea izatea.
  • Deialdia egin eta sei hilabete lehenago Arrasaten erroldaturik egotea.
  • Ezingo dira kontratatu aurreko deialdietan kontratatuta izan diren pertsonak, hautagai librerik ez badago, behintzat. Baldintza hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatu eta informatuko du.
  • 6 hileko lan eskarmentua pintore lanetan.
  • Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2020/06/30).

Hautagaien aurretiko aukeraketa

Hautaketa prozesuan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).

Lanbiden izen emateko epea

Azaroaren 30etik abenduaren 3ra, biak barne.

Hautagaiaren azkeneko aukeraketa

Hautagaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta hautagaiek egiaztatutako merituak baloratuz.

Informazioa eta kontsultak

Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako hautagaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.

Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:

BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)

Arano eta Garcia maisu-maistrak kalea 8

Tel.: 943 252000

baz@arrasate.eus