Udalak 2 gazte langabe kontratatuko ditu
2023/10/10Programa horren helburuetako bat da gazte langabeei aukera ematea hezkuntza mailari dagokien lanpostua eskuratzeko.
Kontratuen ezaugarriak
- Teknikaria
Egitekoak: Udal euskaltegian online ikasteko behar den plataforma eguneratu, osatu eta edukiz betetzea.
Kontratua aldi baterako izango da (12 hilabete, egun osoan), eta hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte prozesuan parte hartzeko:
- 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile moduan izena emanda egotea, alta egoeran.
- Lanpostuari dagokion hezkuntza maila edukitzea.
- Gazteen Bermerako Sisteman inskribatuta egotea eta, kontratazioari eta ekintzailetzari laguntzeko jarduketa baterako hautatua izateko, onuradun izatea 18/2014 Legean xedatutakoaren arabera.
- 2022ko ekitaldiko Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan, edo gazteak kontratatzeko 2022ko ekitaldiko laguntzen deialdietan parte hartu ez izana.
- Lanbidek Gazte Enplegurako EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan gazteak kontratatzeko 2023. urterako dirulaguntzen deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2023/06/02).
- Hautatzeko irizpideen lehentasunezko hurrenkera:
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
- DSBE prestazioaren titularrak edo onuradunak.
- 30 urteko adinetik gertuen dauden pertsonak.
- Baldintzak betetzen dituzten gainerako gazteak.
- Titulua: unibertsitate gradua edo baliokidea.
- Moodle plataformak zein onlineko beste batzuek eskaintzen dituzten tresnen jakintza.
- Euskara: 3 HE edo baliokidea egiaztatzea (agiriz).
- Dokumentalista
Egitekoak: Udalaren ardurapean dauden hainbat bilduma babesteko, prozesatzeko eta publikoarentzat eskuragarri jartzeko lanak egitea: inbentariatu, digitalizatu, ordenatu eta abar. Zehazki, lana bilduma bitan zentratuko da: Liburutegiko toki bilduma eta Industria Bilduma.
Kontratua aldi baterako izango da (12 hilabete, egun osoan) eta hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte prozesuan parte hartzeko:
- 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile moduan izena emanda egotea, alta egoeran.
- Lanpostuari dagokion hezkuntza maila
- Gazteen Bermerako Sisteman inskribatuta egotea eta, kontratazioari eta ekintzailetzari laguntzeko jarduketa baterako hautatua izateko, onuradun izatea 18/2014 Legean xedatutakoaren arabera.
- 2022ko ekitaldiko Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan, edo gazteak kontratatzeko 2022ko ekitaldiko laguntzen deialdietan parte hartu ez izana.
- Lanbidek Gazte Enplegurako EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan gazteak kontratatzeko 2023. urterako dirulaguntzen deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2023/06/02).
- Hautatzeko irizpideen lehentasunezko hurrenkera:
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
- DSBE prestazioaren titularrak edo onuradunak.
- 30 urteko adinetik gertuen dauden pertsonak.
- Baldintzak betetzen dituzten gainerako gazteak.
- Titulua: unibertsitate gradua edo baliokidea.
- Formazio espezifiko edo lan esperientzia hau izatea: Historian, Humanitateetan Bibliotekonomian edo/eta dokumentazio ikasketetan gradua, edo/eta lan esperientzia liburuzain, ondare teknikari, dokumentalista, museogintza arloan, kultura ondarean edo historia iturrien kudeaketan.
- Euskara: 3 HE edo baliokidea egiaztatzea (agiriz).
Hautagaien aurretiko aukeraketa
Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo webgunean).
Lanbiden izena emateko epea
Urriaren 10etik 17ra, biak barne.
Hautagaiaren azken aukeraketa
Hautagaien azken aukeraketa udalak egingo du, egokitasun probak eginez eranskinean jasotakoaren arabera. Bete behar den lehentasun ordena kontuan izanda, lehenik eta behin Arrasateko hautagaiak deituko dira probak egitera, baldin eta gutxieneko hautagai kopurua badago.
Informazioa eta kontsultak
Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, …) eta udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako hautagaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak eta abar) udalaren webgunean argitaratuko dira, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.
Deialdiari buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:
- BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)
Arano eta Garcia maisu-maistren kalea 8
Tel.: 943 25 20 00
Informazioa Gazte Bermea Programari buruz: hemen