Urriak 21, osteguna, azken eguna Udalaren enplegu sustapeneko kontratazioen deialdian izena emateko

2021/10/14
Card image cap
Joan den astean prentsaurrean iragarri zen Udalaren enplegu sustapeneko planaren lehen fasea abian jarri zela, Lanbideren “Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzak” programaren diru laguntzaz, herriko 17 langabe kontratatzeko. Jarraian zehazten dira lanpostuen ezaugarriak, hautaketa proben xehetasunak, eta izena emateko epea eta modua:

Lanpostuen ezaugarriak:  

 

  • 3 baso/erreka langile

Egitekoak: Erreka ertzen garbiketa eta landare inbaditzaileen erradikazioa. Natura bideen sarea eta natura guneen mantenua.

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  • Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea. Arrasaten erroldatutako hautagai egokirik lortzen ez bada, deialdi berri bat egingo da eta baldintza izango da Debagoienean erroldaturik egotea, lehentasuna emango zaielarik Arrasaten erroldatutakoei.
  • Ezingo dira kontratatu 2019ko edo 2020ko deialdietan kontratatuta izan diren pertsonak, hautagai libreak ez badaude behintzat. Baldintza hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatu eta informatuko du.
  • B gidabaimena.
  • Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2021/06/30).

 

  • Baso/erreka langileen taldeburua

Egitekoak: Erreka ertzen garbiketa eta landare inbaditzaileen erradikazioa. Natura bideen sarea eta natura guneen mantenua.

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  • Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea. Arrasaten erroldatutako hautagai egokirik lortzen ez bada, deialdi berri bat egingo da eta baldintza izango da Debagoienean erroldaturik egotea, lehentasuna emango zaielarik Arrasaten erroldatutakoei.
  • Ezingo dira kontratatu 2019ko eta 2020ko deialdietan kontratatuta izan diren pertsonak, hautagai libreak ez badaude behintzat. Baldintza hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatu eta informatuko du.
  • B gidabaimena
  • Euskara: 1. HE egiaztatzea (agiriz edo dagokion proba eginez).
  • Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2021/06/30).

 

  • Herritarren laguntzaile lan taldea (6 herritarren laguntzaile)

Helburua: langabeen artean enplegu aukerak ematea administrazioan herritarren elkarbizitzaren inguruko gaietan laguntzeko.

Egitekoak:

-         Herritarrei informazioa ematea.

-         Herritarrak artatzea.

-         Aisialdi eremuetan informazioa jaso eta herritarrei ematea.

-         Udal zerbitzu ezberdinei laguntza ematea.

-         Kaleko hiri-altzarien egoeraren berri ematea udal zerbitzuei.

-         Udaleko zenbait dokumentu eramatea (zirkularrak, bandoak…)

-         Hezkuntza zentroetako haurrei zenbait ekintzetara laguntzea (Kiroldegira, liburutegi, kultur-etxera… hezkuntza zentroek eskatuta)

-         Haurrei eskolarako bidean dauden oinezkoen pasabideetan laguntzea.

 

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  • Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea. Arrasaten erroldatutako hautagai egokirik lortzen ez bada, deialdi berri bat egingo da eta baldintza izango da Debagoienean erroldaturik egotea, lehentasuna emango zaielarik Arrasaten erroldatutakoei.
  • Ezingo dira kontratatu 2019ko eta 2020ko deialdietan kontratatuta izan diren pertsonak, hautagai libreak ez badaude behintzat. Baldintza hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatu eta informatuko du.
  • Diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) titular edo onuraduna, 55 urtetik gorakoa edo/eta emakumea izatea.
  • Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2021/06/30).
  • Zigor aurrekaririk ez izatea.

 

  • 3 lorezain

Egitekoak: Zenbait hobekuntza zehatz lorategietan, edo belar gune eta alkorkeetan dauden zuhaitzetan eta baita ere zuhaizkak dauden guneetan, lanak egitea, ondoreneko mantentze lanak errazteko.

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  • Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea. Arrasaten erroldatutako hautagai egokirik lortzen ez bada, deialdi berri bat egingo da eta baldintza izango da Debagoienean erroldaturik egotea, lehentasuna emango zaielarik Arrasaten erroldatutakoei.
  • Ezingo dira kontratatu 2019ko eta 2020ko deialdietan kontratatuta izan diren pertsonak, hautagai libreak ez badaude behintzat. Baldintza hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatu eta informatuko du.
  • B gidabaimena
  • Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2021/06/30).

 

  • Udal eraikinetako 4 garbitzaile

Egitekoak: Udal eraikinen garbiketa bereziak. COVID-19aren ondorioz sorturiko garbiketa behar puntual berriei aurre egitea.

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  • Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea. Arrasaten erroldatutako hautagai egokirik lortzen ez bada, deialdi berri bat egingo da eta baldintza izango da Debagoienean erroldaturik egotea, lehentasuna emango zaielarik Arrasaten erroldatutakoei.
  • Ezingo dira kontratatu 2019ko eta 2020ko deialdietan kontratatuta izan diren pertsonak, hautagai libreak ez badaude behintzat. Baldintza hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatu eta informatuko du.
  • Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2021/06/30).

Hautagaien aurretiko aukeraketa

Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).

Lanbiden izen emateko epea

Urriaren 13tik 21era, biak barne.

Hautagaiaren azkeneko aukeraketa

Hautagaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta hautagaiek egiaztatutako merituak baloratuz.

Informazioa eta kontsultak

Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako hautagaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.

Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:

BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)

Arano eta Garcia maisu-maistrak kalea 8

Tel.: 943 252000

baz@arrasate.eus