Udalak 13 langabe kontratatuko ditu
2023/10/03Kontratuen ezaugarriak
- Hiri altzari eta eraikinetako 3 garbitzaile
Egitekoak: herriko hainbat lekutako hiri altzarien ezohiko garbiketa, altzarien biziraupena luzatzeko, eta puntualki eraikinen garbiketa.
Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoan) eta hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte prozesuan parte hartzeko:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan eskatzaile gisa alta emanda dauden pertsona langabeak izatea.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenago Arrasaten erroldaturik egotea.
- Ezingo dira kontratatu 2022ko ekitaldian kontratatu ziren pertsonak 2022ko ekitaldirako enplegu sustapeneko toki ekintzetarako laguntzen deialdietan edo Gazte Enpleguko EGF Plus 2021-2027 programa operatiboaren esparruan.
- Igeltserotzako 2 peoi
Egitekoak: obra lantaldearen ezohiko lanetarako errefortzuko taldea. Haien lana gehienbat izango litzateke espaloien eta herriko beste euskarri batzuen igeltsarotza lanetan laguntzea.
Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoan) eta hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte prozesuan parte hartzeko:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan eskatzaile gisa alta emanda dauden pertsona langabeak izatea.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenago Arrasaten erroldaturik egotea.
- Ezingo dira kontratatu 2022ko ekitaldian kontratatu ziren pertsonak 2022ko ekitaldirako enplegu sustapeneko toki ekintzetarako laguntzen deialdietan edo Gazte Enpleguko EGF Plus 2021-2027 programa operatiboaren esparruan.
- B gidabaimena.
- Igeltserotzako 3 ofizial
Egitekoak: lanpostu bi izango dira errefortzuko taldea eratzeko, obra lantaldearen ezohiko lanetarako. Lana izango da espaloiak konpontzea eta igeltserotzako beste lan batzuk egitea. Hirugarren lanpostua izango da kiroldegiko instalazioetan ezohiko igeltserotza lanak egiteko.
Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoan) eta hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte prozesuan parte hartzeko:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan eskatzaile gisa alta emanda dauden pertsona langabeak izatea.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenago Arrasaten erroldaturik egotea.
- Ezingo dira kontratatu 2022ko ekitaldian kontratatu ziren pertsonak 2022ko ekitaldirako enplegu sustapeneko toki ekintzetarako laguntzen deialdietan edo Gazte Enpleguko EGF Plus 2021-2027 programa operatiboaren esparruan.
- B gidabaimena.
- Lorezaintzako 4 peoi
Egitekoak: zenbait hobekuntza zehatz egitea eta lanak egitea lorategietan, edo belargune eta alkorkeetan dauden zuhaitzetan, bai eta zuhaizkak dauden guneetan ere, ondoreneko mantentze lanak errazteko.
Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoan) eta hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte prozesuan parte hartzeko:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan eskatzaile gisa alta emanda dauden pertsona langabeak izatea.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenago Arrasaten erroldaturik egotea.
- Ezingo dira kontratatu 2022ko ekitaldian kontratatu ziren pertsonak 2022ko ekitaldirako enplegu sustapeneko toki ekintzetarako laguntzen deialdietan edo Gazte Enpleguko EGF Plus 2021-2027 programa operatiboaren esparruan.
- B gidabaimena.
- Elektrikaria (Ofiziala)
Egitekoak: elektrikarien lantaldearen ezohiko lanetarako errefortzua. Farolen egonkortze programa, eraikinetako koadro sekundarioen kokapen eta identifikazio lanak, luminarien ordezte programa, koadro eletrikoen garbiketa eta txukuntze lanak, eta elektrizitatean bestelako lanak.
Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoan) eta hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte prozesuan parte hartzeko:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan eskatzaile gisa alta emanda dauden pertsona langabeak izatea.
- Deialdia egin eta sei hilabete lehenago Arrasaten erroldaturik egotea.
- Ezingo dira kontratatu 2022ko ekitaldian kontratatu ziren pertsonak 2022ko ekitaldirako enplegu sustapeneko toki ekintzetarako laguntzen deialdietan edo Gazte Enpleguko EGF Plus 2021-2027 programa operatiboaren esparruan.
- B gidabaimena.
Hautagaien aurretiko aukeraketa
Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo webgunean).
Lanbiden izena emateko epea
Urriaren 3tik 10era, biak barne.
Hautagaiaren azken aukeraketa
Hautagaiaren azken aukeraketa udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta hautagaiek egiaztatutako merituak baloratuz.
Informazioa eta kontsultak
Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako hautagaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak eta abar) udalaren webgunean argitaratuko dira, lan eskaintzen atalean, eta interesdunen eskura jarriko dira BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.
Deialdi honi buruz edozein informazio osagarri jasotzeko, jo hona:
- BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)
Arano eta Garcia maisu-maistren kalea 8
Tel.: 943 25 20 00