Udalak 10 langabe kontratatuko ditu Santa Teresa-Doneztebe enplegu formakuntzako programaren barruan

2023/09/19
Card image cap
Planak jasotzen ditu Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren lankidetza eta laguntza, eta Lanbiderekin elkarlanean abiatuko da.

EJ eta Udala.png

Kontratuaren ezaugarriak

10 pertsonarentzako enplegu formakuntzako proiektua, helburu duena langabeak kualifikatzea, Santa Teresa-Doneztebe guneko hiri berroneratze integraleko proiektuaren esparruan, igeltserotzako eragiketa osagarrien lanbide eremuko lanetan.

Proiektuak 12 hileko iraupena izango du, fase bitan egituraturik:

  1. Lehenengo fasea soilik formakuntzakoa izango da, eta bi hileko iraupena izango du, eta 2023ko urrian hasiko da.
  2. Eta ikas-ekinezko bigarren fasea, prestakuntza kontratazioa, 10 hilekoa. Bigarren fase honetan, prestakuntzak kontratu denboraren % 35 hartuko du, eta lan jarduerak, berriz, % 65. Kontratazioak egingo dira 2023ko abendutik aurrera.

Amaieran, profesionaltasun ziurtagiria eskuratu ahal izango da: “Akabera zurrunetako eta urbanizazioko eragiketa osagarriak “(Kod. EOCB0209), eta "Fabrika eta estalkietako igeltserotza” (Kodea: EOZB0208).

 

Kontratatzeko baldintzak

Hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte prozesuan parte hartzeko:

  • Lanbiden altan emanda egotea.
  • Langabea izatea.
  • Erroldaturik egotea Debagoieneko eskualdeko udalerriren batean (Aramaio barne).
  • Oinarrizko ulermen, irakurketa, idazketa eta hizketa maila izatea gaztelanian.
  • 2023ko urriaren 3an Kulturaten egingo den hitzaldi informatiboan proiektuaren berri jakin eta gero, baimen informatua aurkeztea, gehienez ere urriaren 4rako.

 

Hautagaien aurretiko aukeraketa

Hautaketa prozesuan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo webgunean 162023010862 eskaintza zenbakian). Hautagaien aurretiko aukeraketa LANBIDEk egingo d.

Lanbiden izena emateko epea

Irailaren 19tik 26ra, biak barne.

 

Hautagaiaren azken aukeraketa

Hautagaien azken aukeraketa udalak egingo du: egokitasun probak egingo zaizkie eta hautagaiek egiaztatutako merituak baloratuko dira.

 

Informazioa eta kontsultak

Deialdi honi buruz informazio gehiago eta udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako hautagaien zerrenda…) udalaren webgunean argitaratuko dira lan eskaintzen atalean, eta interesdunen eskura jarriko dira BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.

Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:

  • BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)

Arano eta Garcia maisu-maistren kalea 8

Tel.: 943 25 20 00

baz@arrasate.eus

 

Oharra: 

Hautatutako hautagaiekin enplegu formakuntzako kontratuak formalizatzeko, ezinbestekoa izango da programari dagozkion formakuntza, orientazio eta obra zuzendaritzako zerbitzuak adjudikatuta egotea. (Alkatearen Ebazpena N23/01745)

lanbide.png