Udalak 10 langabe kontratatuko ditu basogintza arloko enplegu-formakuntza programaren barruan

2022/09/27
Card image cap
Lanbiderekin elkarlanean abiatuko den plan pilotua da, Europar Batasuneko Next Generation EU funtsek finantzatua.

Kontratuaren ezaugarriak

10 pertsonentzako prestakuntza-enplegu proiektua, iraupen luzeko langabetuak kualifikatzeko helburua duena, mendi eta baso publikoak kontserbatzeko eta mantentzeko peoi lanetan.

Proiektuak 12 hilabeteko iraupena izango du, bi fasetan egituraturik:

  1. Lehenengo fasea soilik prestakuntzakoa izango da, eta bi hilabeteko iraupena izango du, eta 2022ko urrian hasiko da.
  2. Eta ikas-ekinezko bigarren fasea, prestakuntza-kontratazioa, 10 hilabetekoa. Bigarren fase honetan, prestakuntzak kontratu-denboraren % 35 hartuko du, eta lan-jarduerak, berriz, % 65. Kontratazioak 2022ko abendutik aurrera egingo dira.

Amaieran, profesionaltasun-ziurtagiria eskuratu ahal izango da: Mendiak kontserbatzeko eta hobetzeko jarduera osagarriak.

 

Kontratatzeko baldintzak

Hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  1. Lanbiden altan emanda egotea.
  2. Iraupen luzeko langabea izatea.
  3. DSBE eta/edo BGDS jasotzea.
  4. Arrasaten erroldaturik egotea.
  5. Oinarrizko irakurketa, idazketa eta hizketa gaztelera maila izatea.
  6. 2022ko urriaren 6an 10:00etan Kulturaten egingo den bilera informatibora aurkeztea.

 

Hautagaien aurretiko aukeraketa

Hautaketa prozesuan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian 162022011684 eskaintza zenbakian). LANBIDEk egingo du hautagaien aurretiko aukeraketa.

 

Lanbiden izen emateko epea

Irailaren 26tik urriaren 3ra, biak barne.

 

Hautagaiaren azkeneko aukeraketa

Lehendabiziko 20 hautagaien aukeraketa Udalak egingo du eta azken aukeraketa Lanbidek zozketa bidez.

 

Informazioa eta kontsultak

Deialdi honi buruz informazio gehiago eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako hautagaien zerrenda…) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.

Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:

  • BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)

Arano eta Garcia maisu-maistrak kalea 8

Tel.: 943 252000

baz@arrasate.eus