Udal lan talderako peoien eta hainbat ofizialen lan poltsak sortuko ditu Udalak

2021/10/21
Card image cap

Arrasateko Udalak hautaketa prozesua deitu du udal lan taldeko lanpostuen ondorengo lan poltsak sortzeko:

  • O.Lan poltsa: peoiak
  • A Lan poltsa: igeltserotza ofizialak
  • B Lan poltsa: galdaragintza ofizialak
  • C Lan poltsa: arozgintza ofizialak
  • D Lan poltsa: iturgintza ofizialak: 64 eta 74 kodeak
  • E Lan poltsa: elektrizitate ofizialak: 63 eta 119 kodeak
  • F Lan poltsa: pintore ofizialak

Deialdiaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira urriaren 21ean, 202. zenbakian.

Interesatuek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute urriaren 22tik azaroaren 5 arte (biak barne) BAZen edo udal webgunean.

Egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak HEMEN kontsulta daitezke.