Udal korporazioa eratzeko bilera
2015/06/10Datorren larunbatean, ekainak 13, eguerdiko 12:00etan Udal Plenoaren bilkura ezohikoa izango da. Bilerak bi zati izango ditu: lehenengoan, maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan hautatuak izan ziren zinegotziek, beren karguak hartuko dituzte eta Udal Korporazioa eratutzat emango da. Eta bigarren zatian zinegotziek Alkatea hautatuko dute.
Bost izangai daude, ordezkaritza lortu duten hautesle zerrendeetako buruak: Maria Ubarrechena (EAJ-PNV), Eneko Barberena (EH BILDU), Oscar Garcia (PSE-EE), Igor Urizar (SSP BALEIKE) eta Juan Luis Merino (IRABAZI).
Hautagairen batek erabateko gehiengoa lortuz gero, Alkate izendatuko du Plenoak. Aldiz, inork lortzen ez baditu beharrezkoak diren 11 botu, maiatzaren 24ko hauteskundeetan botu gehien jaso zuen hautagai zerrendako burua Alkate aldarrikatuko du Plenoak. Alkate berriak kargua onartzearekin bukatuko da eratze bilkura berezia.
Deialdia Udalbatzarren atalean argitaratu dugu