Udal Euskaltegian matrikula zabalik

2012/09/18
Card image cap

Aspaldion bizi dugun garai latz honetan, prestakuntzaren beharra azpimarratu ohi digute batean eta bestean. Krisitik irtengo badugu, hobeto prestatu beharra dugula dioskute: ikasi, gure lan-metodologiak berritu, modernizatu, atzerrira begiratu... Eta, horretan, jakina, hizkuntzek berebiziko garrantzia dute: ingelesa, alemana, txinera... Eleaniztasuna, bistan da, ezinbestekoa bihurtu zaigu mende hasiera honetan.

Hala ere, sarri askotan, honelako estutasun uneetan, ikuspegi ustez “praktikoa” nagusitu, eta kanpoko hizkuntzak erakargarriago eta beharrezkoago bihurtu ohi dira. Guk, euskaldunok, derrigorrean eleanitz garen hauek, baina, azpimarratu nahi dugu euskara dugula prozesu horren oinarri, eta Arrasateko Udal Euskaltegiak, euskararen praktikotasuna aldarrikatzearekin batera, beharrezkoa ere badugula gogorarazi nahi diegu arrasatear guztiei.

Hainbaten ustean, aukeren garaia da krisialdia. Arrasateko Udal Euskaltegiak ere hala uste du, eta, hain zuzen ere, euskara da gure aukera, maite dugulako.

Udal euskaltegiaren eskaintza oso zabala da; aurreko urteetako eskaintzari eutsiko diogu.

  •  Euskalduntzearen maila guztiak, alfabetatzea, EGA, hizkuntza eskakizunak...
  • 4. maila
  • HABEren mailetako azterketak
  • Gazte etorkinak eta hizkuntza errefortzuak
  • Auto-ikaskuntza ikastaroak
  • Euskalkia
  • Hitanoa
  • AISA ikastaroak
  • Merkataritza eta ostalaritza

 

Aurten bi arlo indartu gura ditugu bereziki:

  •  Alfabetatzea: eskola garaian euskara jaso ez zuten euskaldunentzat. Irakurtzen eta idazten ikasteko ikastaroak izango dira.
  • Mintzamena lantzeko ikastaroak.