Udal Euskaltegian matrikula egiteko epea zabalik dago

2011/09/19
Card image cap

Arrasateko Udal Euskaltegian zabalik dago ikasturte honetarako izena emateko epea. Aurten ere eskaintza zabala izango duzu: euskalduntzearen maila guztiak, alfabetatzea, EGA, Hizkuntz Eskakizunak (1.a, 2.a, 3.a eta 4.a), autoikaskuntza ikastaroak, euskalkia, hitanoa, gazte etorkinei eskainitako hizkuntza errefortzuak, merkatari eta ostalaritzako ikastaro bereziak...

Ikasleek, langabetuek eta jubilatuek prezio erdia ordaindu behar dute eta, horretaz gain, beka sistema ere badago. Hori guztia euskara ikasteko aitzakiarik izan ez dadin.

Informazio gehiagorako jo ezazu ondorengo helbidera:

 

Informazio gehiago