Udal Euskaltegiak kantuz eta umoretsu hasiko du ikasturtea

2024/09/30
Card image cap
Maritxu Kajoi bezperan, urriaren 3an, kantu festa eta mokadutxoak izango dira Kulturolan

Euskara eskolak urriaren 1ean hasiko dira Udal Euskaltegian. Ikasturterako indarrak hartzeko eta umore onez ekiteko, Maritxu Kajoi bezperan, urriaren 3an, kantu festa eta mokadutxoak izango dira Kulturolan, Udal Euskaltegiaren egoitzan.

Arratsaldeko 18:30etik 19:30ak bitartean Leire Etxezarretak, Neomak taldeko kideak, eta Maider Azkarraga-Urizarrek lagunduta, hainbat abesti kantatuko dituzte euskaltegiaren sarrerako tunelean, Kulturolako tunelean. Eginkizun horretan laguntzeko, jatekoa eta edatekoa ere izango da. “Beraz, animatu! Arrasatear guztiak gonbidatuta zaudete-eta!” adierazi dute euskaltegitik.