Udal Bibliotekak antolatutako Gabonetako Lehiaketaren irabazleak eman dituzte ezagutzera, eta sari banaketa egin dute
2025/01/16Arrasateko Udal Bibliotekak antolatutako Gabonetako Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egin dute gaur arratsaldean Kulturaten. Ohitura bilakatu den lehiaketa honek, laugarren edizioa egin du aurten, eta balorazio positiboa egin dute.
“Galderak prestatzerakoan, gure herriaren aspektu desberdinak kontuan hartzen ditugu: historia, ondarea, kultura, musika, artea, kirola, emakumea, kooperatibismoa, etnografia, mendia… Galderek balio behar dute zerbait berria ikasteko, deskubritzeko. Guk erantzunak aurkitzeko liburuak eta beste dokumentazioa uzten ditugu Bibliotekan erabiltzaileen eskura, eta asko dira liburuetan arakatzen dutena. Beste askok, ordea, sarean aurkitzen dituzte erantzunak” azaldu du Asun Agirianok. Sari banaketan izan dira Asun Agiriano Bibliotekako arduraduna eta Andoni Arratibel Kultura zinegotzia.
245 parte hartzaile eta 6 irabazle
Aurtengo lehiaketan 245 arrasatearrek parte hartu dute, pasa den urtean baino 35 lagunek gehiago. Horietatik 62k bibliotekan dagoen paperezko formularioa bete dute, eta beste 183k bibliotekako web orritik. Sei irabazle izendatu dira, hiru kategoria bakoitzeko. Irabazle bakoitzak 60 euroko bonoa jasoko du Elkar liburu dendan gastatzeko.
- Helduen kategorian irabazleak:
- Itsaso Diego
- Itziar Gardoki
- Miren Sagasta
- Haurren kategorian irabazleak:
- Nora Rueda Calleja
- Eneko Etxebarria Gutierrez
- Libe Calvo
Erantzun zuzenak
- 1902an musika kiosko bat inauguratu zen egun desagertuta dauden Biteri Eskolen lorategian. Handik urte batzuetara, herriko beste toki garrantzitsu batera eraman zuten. Nora?
ERANTZUNA: Herriko plazara. - Ostiral santu egunean, Kondekuan, herriko elkarteak joko tradizional baten bueltan lehiatzen dira. Distantzia jakin batetik txanpon batzuk botatzean datza, lurrean sartutako laban baten ingurura. Kondairak dio joko honi esker Arrasateko herriak Oñatiko Kondeari irabazi ziola Zaldibarko etxaldearen jabetza. Nola du izena jokoak?
ERANTZUNA: Dokea - Arrasateko Gaztetxeak historia luzea du eta makina bat kontzertu antolatu dira bertan. Nola du izena 2010etik ostegunero antolatzen diren kontzertu eta bestelako kultur jardueren ekimenak?
ERANTZUNA: Kooltur Ostegunak - Aurten Txatxilipurdik 30 urte betetzen ditu. Bertan jaio zen 1996an pertsonaia bat haur eta familiei San Juan jai erakargarri eta euskaldunak eskaintzen dizkiena. Eguzkitako betaurrekoak jantzita dituen eguzki handi bat da. Nola du izena?
ERANTZUNA: Eguzkilaru - Euskal Herriko txoko askotan bezala, Arrasaten ere mendi lasterketa bat antolatzen da. Lehenengo edizioa 2015ean izan zen, eta urtez urte parte hartze eta sona handiago izaten ari da. Nola du izena lasterketak?
ERANTZUNA: Arrasate-Udalatx mendi lasterketa - Ezagutzen ditugu gure herriko txokoak? Adierazi zein auzotan ateratakoak diren argazki hauek.
ERANTZUNA: San Andres, Makatzena, Alde Zaharra eta Garagartza - Arrasateko baserritarrek beraiek ekoiztutako produktu goxoak ekartzen dituzte herriko denda eta merkatuetara, gure iraganean erroturiko jarduerari jarraiki. Zer saltzen zuten irudian agertzen diren Bedoña auzoko emakume hauek? Esnea, mandarinak edo datilak?
ERANTZUNA: A) Esnea