Udal azokara iristeko igogailua jarriko da
2014/10/20Azoka dagoen solairura iristeko Mondragones kalean igogailua jarriko du Udalak.
“Udal azokan sarbidea erreformatu eta igogailua jartzeko proiektua” 2014ko uztailaren 21ean onartu zuen Udalak. Dagokion lizitazio espedientea jarraitu ondoren, Construcciones Moyua, SA enpresak burutuko ditu obra horiek. Obren aurrekontua 159.626,42 Eurokoa da (BEZ barne).
Lanak hilabete honetan hasiko dira eta bi hileko epearen buruan bukatuko dira, egindako aurreikuspenen arabera.
Gaur egun kanpoaldeko eskailerak dauden lekuan jarriko da igogailua, horretarako eskailerak apurtu egingo dira eta berriak egin. Igogailuak 20 lagunentzako gaitasuna izango du.
Obrak irauten duen artean, eskailera horiek itxita egongo dira eta azokara heltzeko sarbideak izango dira barruko eskailerak eta kanpoko arrapala.