Udal autobusak bi geltoki berri egingo ditu

2011/07/15
Card image cap
Bata Maitena kalean eta bestea Jose Luis Iñarran (Altamira)

Datorren astelehenetik aurrera, uztailak 18, udal autobusak bi geldialdi berri egingo ditu: bata Maitena kalean (Erguin auzoan) eta bestea Jose Luis Iñarra-Altamiran (hilerrira bidean azken etxeetako blokeetan).

Zerbitzu berriari esker orduko lau autobus helduko dira geltoki horietara, hau da, bi autobus zerbitzuaren linea bakoitzean.

 Ikusi ordutegiak