Udal autobusak bi geltoki berri egingo ditu
2011/07/15![Card image cap](https://www.arrasate.eus/eu/albisteak/udal-autobusak-bi-geltoki-berri-egingo-ditu/@@images/3bd4c08d-d665-4c1f-b416-85d869988fe2.jpeg)
Bata Maitena kalean eta bestea Jose Luis Iñarran (Altamira)
Datorren astelehenetik aurrera, uztailak 18, udal autobusak bi geldialdi berri egingo ditu: bata Maitena kalean (Erguin auzoan) eta bestea Jose Luis Iñarra-Altamiran (hilerrira bidean azken etxeetako blokeetan).
Zerbitzu berriari esker orduko lau autobus helduko dira geltoki horietara, hau da, bi autobus zerbitzuaren linea bakoitzean.