Arrasateko Udalak UDAIXE 2024 aurkeztu du, nerabeei zuzendutako udako egitaraua

2024/05/27
Card image cap
Uztailaren 1etik 18ra izango da, eta egitaraua nerabeekin batera osatu da

Udaleko Gazteria sailak prest du jada nerabeei zuzendutako udako egitarau berezia. Uztailaren 1etik 18ra, aukera egongo da lagunartean aisialdiaz gozatzeko. Oraingo honetan ere, nerabeekin adostutako egitaraua osatu da. Proposamena bi zatitan banatuta dago:

6AK BAIETZ proposamena

Ekintza guztietan edo bakarretan parte hartu daiteke; astelehen, eguazten eta egubakoitzetan izango dira.

  • uztailaren 1ean, astelehena, Kastañaresera bizikletan, 16:00etatik 21:30ak arte.
  • uztailaren 3an, eguaztena, Deban surf, 10:00-18:00.
  • uztailaren 5ean, egubakoitza, munduko sukaldaritza, 16:30-21:30, Erguineko gazte txokoan.
  • uztailaren 8an, astelehena, Mutrikuko igerileku naturalera irteera, 11:00-19:00.
  • uztailaren 10ean, eguaztena, Hontza X-Tream, 12:00-20:00
  • uztailaren 12an, egubakoitza, Musabentura (merendola, jolasak, ilunabarra), 16:30-21:30

Ekintza guztietan izena emateak 20 euroko kostua du.

Ekintza solteetan: Deban surf 10 euro, Mutrikuko irteera 5 euro, Hontza X-Trem 10 euro.

GAZTEKONKIS proposamena

Uztailaren 16tik 18ra, martitzenetik eguenera, Garaion abenturan, kanpaldia eta abentura ekintzak egingo dira. Prezioa: 30 eurokoa izango da.

Izen emateak eta informazioa

Izena ematea ekainaren 18a baino lehen egin beharko da, esteka honetan.

Informazio zabalagoa: Gazte Bulegoa, 943 25 20 65 / gaztebulegoa@arrasate.eus edo Gazte Txokoetan.