udaberriko ostegunERO
2020/05/19![Card image cap](https://www.arrasate.eus/eu/albisteak/udaberriko-ostegunero/@@images/b4d51f16-f97e-4315-a719-295d11fe9d77.jpeg)
“udaberriko ostegunERO” zikloaren barruan, maiatzak 21ean 2 ikuskizun izango ditugu online Arrasateko bibliotekan.
HAURRENTZAT: Maite Franko. "Bitxia" eta “Txakur gaua”. 2 ipuin kontatuko ditu 7 urtetik gorakoentzat.
ADIN GUZTIENTZAT: Shakti Olaizola. “Irakurriz”. Kontortsioa, oreka eta dantza irakurketarekin batuko dira zirku-antzerki ikuskizun honetan.
Emanaldi hauek ikusgai egongo dira maiatzaren 21ean, osteguna, 16:00etatik 24:00etara bibliotekaren web orrian: www.arrasate.eus/biblioteka