Arrasateko Udalak sorosleen lan poltsa sortuko du, uda honetan jarduteko
2023/06/16Izena emateko epea zabalik
Arrasateko Udalak hautaketa prozesu bat deitu du, presazko izaeraz, sorosleen lan poltsa bat eratzeko, aldi baterako kontratuak edo bitarteko izendapenak egin ahal izateko. Lan poltsa hori uda honetan baino ez da erabiliko.
Hautagaiek, prozesuan parte hartu ahal izateko, besteak beste, EAEko lurralde eremuan sorospen zerbitzua emateko beharrezkoa den titulu ofiziala izan beharko dute, bai eta Eskola Graduatuaren (DBH), Lehen Mailako Lanbide Heziketaren (LH 1) edo baliokidearen titulu bat ere, eta euskararen 3. hizkuntza eskakizuna egiaztatuta izan beharko dute.
Izen ematea zuzenean Lanbideko webgunetik egin behar da, eta epea zabalik egongo da ekainaren 23ra arte.
Hautaketa prozesua zelan egingo den hemen ikusi daiteke.