Uda honetan, asteburuero bisita gidatuak eta mendi ibilbideak Arrasatez gozatzeko

2023/07/05
Card image cap
Bisita gidatuak zapatuetan egingo dira uztailean, abuztuan eta irailean, eta mendi irteerak domeketan irailera arte.

Uda iristearekin batera, Arrasateko Udalak udako turismo eskaintza aurkeztu du, ekintza programa bat Arrasate sakon ezagutzeko, bai herritarrentzat, bai bisitarientzat.

Horrela, ‘Arrasate gertuko turismoa – Mondragón, tu destino cercano' lelopean aurkeztutako programak bisita gidatuak eta mendi ibilbideak eskaintzen ditu asteburuero, Arrasate ezagutzeko. Uztailean, abuztuan eta irailean udalerriko historia, industria edo eraikin garrantzitsuenen inguruko bisita gidatuak izango dira zapatuero. Halaber, Arrasateko natura ingurunea ezagutzeko, mendi irteerak domeketan egingo dira uztailetik irailera bitartean. Jarduera guztiak doakoak dira.

Ekintza programa honen helburua da Arrasateko ondare historikoa eta natura ondarea balioestea eta ezagutaraztea, baina, aldi berean, tokiko garapen ekonomikoa bultzatzea, eta herritarrei eta bisitariei plan bat baino gehiago eskaintzea, Arrasate ezagutarazteko eta, horren bidez, tokiko kontsumoa bultzatzeko.

Izena emateko, deitu 943 25 20 00 telefonora edo sartu izenemateak.arrasate.eus webgunean. Izena emateko azken eguna izango da irteera aurreko egubakoitza, goizeko 12:00ak arte.

Bisita gidatuak eta mendi ibilbideak

Bisita gidatuak: Arrasate hiribildu bizia – Arrasate, bizitzaz beteriko hirigune historikoa

Zapatuetan, uztailean, abuztuan eta irailean (uztailaren 1ean/15ean/29an; abuztuaren 5ean/12an; eta irailaren 2an)

Ordua: 11:00etan.

Abiapuntua: Biteri plaza.

Izen emateak: izenemateak.arrasate.eus, BAZ: 943 25 20 00. Uztailaeta abuztuan 644 37 47 46, irailean 695 75 34 30.

Bisita gidatuak: Arrasateko industria ondarea – Patrimonio industrial de Arrasate

Zapatuetan, uztailean eta irailean (uztailaren 8an, 22an eta irailaren 9an).

Ordua: 11:00etan.

Abiapuntua: Biteri plaza.

Izen emateak: izenemateak.arrasate.eus, BAZ: 943 25 20 00. Uztail eta abuztuan 644 37 47 46, irailean 695 75 34 30.

Mendi ibilbideak

  • Uztailaren 2an: Arrasateko auzoak
  • Uztailaren 9an: Udalatxeko igoera Kanpazarren barrena
  • Uztailaren 23an: PR Gi 206 Murugain, herensugearen ibilbidea
  • Abuztuaren 6an: Udalara igoera – Gongetako meatzea – Besaide
  • Abuztuaren 27an: Udala – Txukurrillo
  • Irailaren 3an: Espeleologia, Garallako koba
  • Irailaren 10ean: Arrasate – Arantzazu, erromesen bidea
  • Irailaren 17an: Anporretara itzulera, burdinbidea