Uarkape udal pilotalekuaren taberna ustiatu, eta instalazioak zabaldu, kontrolatu, itxi eta garbitzeko lehiaketa publikoa
2011/03/10Proposamenak BAZen aurkeztu behar dira martxoaren 8 eta 22 bitartean
AUKEAk lehiaketa publikoa deitu du kontzesio administratiboa emateko; horren arabera, Uarkape udal pilotalekuaren taberna ustiatzea baimentzen zaio kontzesionarioari eta, horrekin batera, egiteko hauek izango ditu: eraikineko instalazioak zabaldu, kontrolatu, itxi eta garbitu.
Prestazioa emateko epea BI URTEKOA izango da, eta berariaz luzatu ahal izango da BI URTEKO beste bi epetan, baina kontratuaren iraupena guztira ez da izango SEI URTE baino luzeagoa.