Txokolate Kata Bidezko Merkataritzako Nazioarteko Egunean

2017/05/11
Card image cap
Maiatzaren 13an Harreman Dendaren kanpoaldean egingo da aktibitatea, Arrasateko Hiper Eroskiren sarreran

Txokolate Kata bat eginez, produktu honen atzetik dagoen “alde iluna” mahai gainean jarri nahi dugu. Batez ere, Afrikako eta expresuki Costa de Marfileko kakao plantazioetan ematen den haurren lan-explotazioa.

Nazio Batuek Tulane-ko Unibertsitateari eskatutako ikerketa baten datuen arabera Costa de Marfileko Kakao plantazioetan 5 eta 17 urte bitarteko 1.150.000 haur daude lan-explotazio egoeran, 2008an baino %46 gehiago.

Arazo hau azaleratu zenean, Txokolate sektorea kontrolatzen duten Korporazio haundiek 2001ean Harkin-Engel Protokoloa sinatu zuten EE.UUan. Non konpromezua hartzen zuten kakao plantazioetako haurren lan-explotazioarekin bukatzeko. Gaur egun epeak pasa dira eta egoera hobera joan beharrean, okerrera egin du.

Maiatzaren 13an Harreman Dendaren kanpoaldean egingo da aktibitatea, Arrasateko Hiper Eroskiren sarreran. Goizez eta arratsaldez izango gara bertan, gure dendaren ordutegian (10:00-13:00 eta 17:00-20:00).