TREBA gazteak: gazteentzako hitzaldiak

2023/01/19
Card image cap
TREBA gazteak prestakuntza ekimen bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Udaletako Gazteria sailen elkarlanean sustatzen dutena.

16-30 urte bitarteko gazteei beren garapen prozesuan lagunduko dien prestakuntza-eskaintza da. Beren emantzipazioko, garapeneko, hazkunde pertsonal eta kolektiboko prozesuak sustatzeko baliabideak eskainiko dira aditu gazte batzuen bidez.

Gazteek, beraiek aitortzen dutenez, bizitzan moldatzeko oinarrizko gaitasun batzuetan gabezia nabarmenak dituzte, eta gaitasun horiek funtsezkoak dira bizitzako aldaketei aurre egiteko eta ekimenak sortzeko.

Hezkuntza formalak zenbait gaitasun ematen ditu, baina beste batzuk bizitzako beste esparru batzuetan lortu behar dira. Hezkuntza ez formalak gaitasun hauek lortzeko aukerak eskaintzen ditu, eta gazteen garapen pertsonalean eragin handia izan ditzakete.

TREBA gazteak ekimenak ahalduntze eskola izaera du eta hausnarketa, autonomia eta gazteen eskubideak sustatu nahi ditu, bizitza osotasunez gozatzeko.

 

TREBA gazteak egitarauaren barruan bi hitzaldi antolatu ditugu Arrasaten:

Eguna

Hitzaldia

otsailak 7 martitzena

Zure burua maitatzen ikasi

martxoak 15  eguaztena

Osasun mentala: zeure burua ulertzen ikasi

 

Hitzaldi biak 18:00etan izango dira, Kulturaten, Jokin Zaitegi gelan. Hizlaria izango da Ainhoa Urretagoiena, Coach moduan pertsona eta taldeen eraldaketen ahalbideratzailea.

Udaletik animatu nahi ditugu 16-30 urte bitarteko gazteak hitzaldi hauetan parte hartzera.

Izena eman behar da aurretik:

izenemateak.arrasate.eus

BAZ 943 25 20 00