Tratu egokien aldeko kamisetak
2007/06/19Kamiseta hau kanpainaren euskarrietako bat izango da eta herriko jaiei begira atera da, gaiaren inguruan hausnarketa bultzatzeko.
Kanpainaren helburua, emakumeen aurkako biolentziaren inguruko hausnarketa eta sensibilizazioa bultzatzea da, nola harremantzen garen hausnartzeko eta jarrera sexistak baztertzeko. Gazteen artean gai hau nola bizi den ikusi, aztertu eta tratu onak bultzatzeko asmoa du kanpaina honek.
Lehiaketaren irabazlea, Eneritz Iribar Ondarra da, zarauztarra izan da. Arte Ederrak ikasi ditu, momentu honetan diseinuarekin lotutako lanetan dihardu eta honelako lehiaketa batera aurkezten den lehen aldia da. Prebentzioa azpimarratzeko eta modu erakargarri batean heltzeko, goiko irudian ikusten den diseinua aukeratu du berak.
Kamisetak, bihartik aurrera salgai egongo dira honako toki hauetan: Irati, Biona, Jaizale, Gazte bulegoa eta Emakume Txokoan. 5 euroren truke.