Trafiko mozketak eta TAO zerbitzuaren etetea San Juan jaietan
2024/06/19Sanjuanak direla-eta ekainaren 22, 23, 24 eta 25ean 18:00etatik 06:00etara erantsitako argazkian adierazitako kale zatiak (Otalora eta Zarugalde kaleak) zirkulaziorako itxiko dira. Erabakia hartu da neurri moduan jaigunearen eta alde zaharraren arteko jende fluxuaren segurtasuna bermatzeko.
Dena den, salbuespenak izango dira bertako garajeetako ibilgailuentzat, sartu eta irten ahal izango dira, eta hondakinen kamioiak ere handik igaroko dira.
Herribusa, berriz, ez da igaroko itxitako eremutik; eta egun eta ordu tarte horietan San Frantziskoko biribilgunean eta Muzibarkoan izango ditu behin-behineko geralekuak.
Jaietan TAO sistemarik ez
TAO sistema ere bertan behera geratuko da ekainaren 23, 24, 25 eta 26an. Horren ondorioz, aparkaleku tasa ez da indarrean egongo egun horietan.
Kaleak ixtea, autobus zerbitzuaren egokitzapena eta TAOren behin-behineko etetea behar bezala seinaleztatuko dira.